Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Haurren aisialdirako egitasmoek ostiralean jarraituko dute Eibar eta Elgoibarren

gaztetxoei zuzendutako saio ugari antolatu dituzte kalean afariketan eta kiribilka ekimenek

enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

Eibar. Eibarko Kalean afariketan eta Elgoibarko Kiribilka aisialdi egitasmoak ostiralean jarriko dira martxan berriro ere.

Eibarren, kalean jolastu nahi duten haur guztiei zuzendutako saio gehiago izango dira hilaren 14, 21 eta 28an; Urkizun, Amañan eta Un-tzaga plazan, hain zuzen ere.

Jolasen saioak 16.30etik 18.00etara izango dira Eibarren, beti ere, Astixa taldeko monitoreen eskutik.

Hilabete honetarako aurrikusitako aisialdi eskaintzak urrian jarraituko du Eibarren. Izan ere, Kalean afariketan programaren saio berriak burutuko dira urriaren 5, 11 eta 19an (ordu berean) Txomon, Egiguren plazan eta Urkin.

Kiribilka Elgoibarko Izarra elkarteak Udalaren laguntzarekin antolatzen duen Kiribilka egitasmoak ostiral honetan jarraituko du, ohitura denez, 2 eta 6 urte arteko haurrei zuzendutako ekitaldi ezberdinekin.

Kiribilka programaren saioak Foruen plazan izango dira, Atxutxiamaika taldeko begiraleekin eta 17.30etik aurrera.

Era berean, Kiribilka egitasmoaren bigarren saioa hilaren 28an egingo da.

Hori bai, irailaren 21ean, Elgoibarko haurrek Sebastopoleko titiriteroek eskainiko duten Munduko ipuin eta kondairak lanarekin disfrutatzeko aukera izango dute Herriko Antzokian, 17.00etan. >j.l.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
METEOROLOGÍA
Nieve en la costa
Los termómetros podrán bajar hasta los -6 grados durante estos días
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en San Sebastian | Hoteles en Bilbao |