|

Urnieta. Urnietako aurtengo Sanmiel jaiek zenbait berrikuntza izango dituzte. Horietako bat izango da udalerriko Iñistorra euskaltzaleen biltzarrak antolatu duen Iñistor jaia. Irailaren 30ean izango da eta helburua sanmieletako herri giroa eta giro euskaltzalea berreskuratzea da.
Horretarako hainbat ekitaldi antolatu dituzte. Santa Leokadia ermitaren aurrean bazkaria izango da 14.00etan. Otordurako txartelak salgai daude dagoeneko Aiurriko egoitzan, Kantoi tabernan, Lekaio kultur etxean eta Urnieta fruta dendan. Helduentzako txartelek 25 euroko prezioa izango dute eta 15 euro haurrentzakoek. Horiek eskuratzeko azken eguna irailaren 26a izango da. Andoainen edo Zizurkilen bazkarirako txartelak eskuratu nahi dituenak Larramendi Bazkunaren egoitzetatik pasa daiteke. Informazio gehiagorako 943 331455 edo 943 300733 telefono zenbakietara deitu daiteke. >A.H.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en San Sebastian |
Hoteles en Bilbao |