Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Andoainek XI. Martin Ugalde ipuin lehiaketa antolatu du idazteko zaletasuna bultzatzeko

Parte hartzeko deialdia 10 eta 17 urte arteko gazteei zuzenduta dago

Ipuinen gaia librea izango da, euskaraz izan beharko dute eta urriaren 11 bitartean aurkeztu beharko dira

Martin Ugalde idazle eta kazetaria.Argazkia: Utzitakoa

Ainara Hernando enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

Andoain. Gazteen artean idazteko zaletasuna bultzatzeko asmoz, Andoaingo Udalak Martin Ugalde ipuin lehiaketako XI. edizioa jarri du dagoeneko martxan. Andoain, Aduna, Asteasu, Amasa-Villabona, Larraul eta Zizurkilgo gaztetxoek izango dute parte hartzeko aukera idazle eta kazetari andoaindarraren omenezko deialdian.

Lehiaketara 10 eta 17 urte arteko gazteek aurkeztu ahal izango dute beren ipuina. Lan bakoitzak egile bakarra izan beharko du, ezin izango da taldeka parte hartu, baina gazte bakoitzak ipuin bat baino gehiago aurkeztu ahal izango du deialdira.

Gaiari dagokionez, librea izango da eta idazteko erabilitako hizkun-tzak euskara izan beharko du.

Lehiaketaren XI. edizioa lau mailatan banatuta egongo da. A taldea 10 eta 11 urteko gazteena izango da. Gutxienez bi eta gehienez lau orrialde idatzi beharko dituzte hauek. B (12-13), C (14-15) eta D (16-17) mailetako parte-hartzaileek lau orrialdeko ipuina aurkeztu beharko dute gutxienez eta zortzikoa gehienez. Kasu guztietan, lanak A-4 neurriko orrietan idatzi beharko dira makinaz edo ordenagailuz.

Urriaren 11 izango da ipuinak entregatzeko antolakuntzak ezarri duen azken eguna. Lan bakoitzaren bost kopia aurkeztu beharko dira guztira Andoaingo Bastero kulturguneko idazkaritzan. Horretarako ordutegia 10.00etatik 13.00etara bitartekoa izango da.

Lanekin batera, gutunazal itxi batean, egilearen izena, helbidea, telefonoa eta adina jarri behar dira. Kanpoaldean, berriz, ipuinaren izena eta egilearen adina.

Sariei dagokienez, ezberdinak izango dira mailaren arabera. A eta B mailetan, txapeldunak 120 euro jasoko ditu eta 75 bigarren sailkatuak. C eta D taldeetan lehen postua besterik ez da sarituko, 200 eurorekin.

Epaimahai aditu batek erabakiko du zeintzuk diren lan sarituak eta horretan bere ordezkaria izango du Andoaingo Udalak. Sariak eman gabe utzi daitezke epaimahaiaren iritziz aurkeztutako lanek behar adina kalitaterik ez badute.

Ipuin sarituak Udalaren esku geratuko dira eta gainontzekoak jasotzeko epea azaroaren 12tik 16ra ezarri dute. Aurrerago zehaztuko bada ere, sari banaketa ere azaroan izango da.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
METEOROLOGÍA
Nieve en la costa
Los termómetros podrán bajar hasta los -6 grados durante estos días
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en San Sebastian | Hoteles en Bilbao |