Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Irungo 750 umek parte hartu dute hogeigarren Solas-Jolas programan

udal euskaltegia ezagutzera emateko liburuxka banatuko du udalak etxeetan

enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

irun. Aurtengo udan, 750 umek parte hartu dute Solas-Jolas, umeei zuzenduta dagoen Irungo euskarazko aisialdi programan. Aurten, hogei urte bete ondoren, "ekimen honen balorazioa oso baikorra" dela esan zuen Fernando San Martinek, Irungo Udaleko Euskara delegatuak.

"Solas-Jolas fitxa didaktikoekin hasi zen euskararen erabilera sendotu nahian eta gaur, jolas eta tailerren bitartez ari gara eskola-umeak euskara erabiltzera animatzen", esan zuen San Martinek prentsaurrekoan.

Aurten, guztira, Haur eta Lehen Hezkuntzako 618 umek hartu zuten parte uztailean Solas-Jolasen eta beste 132k abuztuan, 122 hezitzaileren ardurapean.

Fernando San Martinen hitzetan, "Solas-Jolasen arrakasta oso nabaria da, ekintzak prestatzerakoan guraso eta umeen iritziak kontuan hartzen ditugulako, batipat. Honek umeak erakartzea errazten du, aurten surfa edota ekitazioa bezalako ekintzekin gertatu zaigun bezala".

Solas-Jolasez gainera, aurten, bigarren aldiz, hiriko euskaltegiek lagunduta, Uda Giro programa zuzendu die Irungo Udalak iritsi berriak diren umeei, etorkinei bereziki, ikasturtean zehar euskararekin izan duten harremana gal ez zezaten.

izen-ematea euskaltegian Bestalde, eta Jaione Campos euskaltegiko zuzendariarekin batera, Fernando San Martinek, aurten, Udal Euskaltegian emango diren ikastaroen berri eman zuen. Irungo euskara delegatuaren hitzetan, "25 urte betetzen dituen euskaltegiari eta bere langileei zor handia diegu eta mende laurden honetan egin den lana goraipatu beharra dago".

Atzo hasi eta hilaren 21era arte irekita egongo den izen-emateari buruz, Jaione Camposek "aurten, lehen aldiz, euskaltegiko urratsak eta zenbait erakunde publikok egiten dituzten hizkuntz eskakizunak homologagarriak izateko bidean egotearen garrantzia" aipatu zuen.

Iaz 300 ikasle ingururi eskolak emateko ardura izan zuen udal euskaltegia bere 25.urteurrenerako ospakizun programa prestatzen ari da jada. Aldi berean, Irungo Udalak, bere zerbitzuen berri ematen duen liburuxka helaraziko du herritarren etxeetara datozen egunetan. >x.s.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
METEOROLOGÍA
Nieve en la costa
Los termómetros podrán bajar hasta los -6 grados durante estos días
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en San Sebastian | Hoteles en Bilbao |