Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Mutrikuko parrokia txiki geratu zen Estanis Osinalde agurtzeko

udalak hiru dolu egun ezarri eta jarduera guztiak bertan behera utzi ditu

Gaixotasun luze baten ondorioz hil zen, ostiralean, 49 urte zituela eta atzo izan ziren hileta elizkizunak herriko parrokian

Jende ugari bildu zen Mutrikun Estanis Osinalderi azken agurra emateko.ARGAZKIA: j.colmenero

aitziber salinas enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

donostia. Ostiral gauean hil zen Estanis Osinalde, 2003. urtetik Mutrikuko alkate zena, gaixotasun luze baten ondorioz. Atzo arratsaldean izan ziren hileta elizkizunak eta Mutrikuko parrokia txiki geratu zen, Osinalderen herrikide eta lagunek ez baitzuten agurrean huts egin nahi izan.

Udaletxeko beheko solairuan, bisita liburu bat jarri du Udalak eta asteartera arte, nahi duen guztiak bere doluminak adierazteko aukera izango du.

Osinaldek 49 urte zituen eta 1995ean hasi zuen bere ibilbide politikoa Kultura eta Kirol zinegotzi gisa (EAJ) eta 2003. urtetik zen herriko alkate. Felix Azpiazu, fun-tzioan alkate denak, azken legealdiko lau urteak gogoratu zituen: "Aipagarriena Arau Subsidiarioei emandako bultzada eta hauek bukatzea izan da. Planifikazio handia eskatu duen lana izan da, oso gogorra, eta orain hasiko da bere fruituak ematen, Arauen baitako hainbat proiektu aurrera joango dira eta. Pena handia da guretzat Estanis hemen ez egotea, ez baititu ikusiko berak bultzatutako lanaren emaitzak".

Osinaldek hiru helburu nagusi izan ditu herrian eta hirurak bideratuta utzi ditu: Mutriku turismo erreferente bihurtzea; portua, herriaren ekonomia indartzeko, eta Sasiolako bariantea, oso aurreratuta dagoena.

Bere ibilbidea, gainera, hezkuntza eta kultura munduarekin oso lotuta egon da. Izan ere, Itoiz musika taldeko bateriajole izan zen, herriko musika bandako kide. Elgoibarko LH Institutuko zuzendari lanetan eszedentzia hartuta zegoen politika jarduera garatu ahal izateko.

ekitaldiak bertan behera Hiru dolu egun ezarri ditu Udalak, beraz, aurreikusitako jarduerak bertan behera geratu dira: gaurko Kalbaixoko X. Artzain Txakur lehiaketa eta IV. Mendi Bizikleta Martxa.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
DEPORTES
NECATI
Es el segundo ariete extranjero al que más le está costando marcar un tanto
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |