Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Al día

Sagardo Egunak 10.000 litro banatuko ditu bihar Euskal Jaien hasieran

bederatzi egunetan, 45 ekitaldi izango dira alde zaharrean

Euskal kultura, folklorea eta kirolak, estropadak bereziki, izango dira berriro asteko protagonistak

Gizon batek sagardoa ateratzen du iazko Sagardoaren Egunean Konstituzio plazan.argazkia: ruben plaza

ane paguey enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

donostia. XXII. Sagardo Egunak irekiko ditu bihar 2007ko Euskal Jaiak, orain dela 80 urte Donostian ospatzen hasi ziren festak. Euskal kultura, folklorea eta kirolak izango dira berriro benetako protagonista bihar hasi eta datorren igandera arte Alde Zaharrean eskainiko diren 45 ekitaldietan.

Urtero bezala, 50 sagardogile inguru bilduko dira bihar Konstituzio plazan 10.000 litro zuku eskain-tzeko. 11.00etan hasiko da eta eguerdiko 14.00ak bitartean luzatuko da dastaketa herrikoi jendetsua trikitilari, bertsolari eta txalapartariez girotuta. Txorizo egosia, bakailao tortilla eta gazta ogitartekoak ere jateko aukera izango dute plazara gerturatzen direnek.

Sagardogileen elkartearen ohitura denez, eguerdiko 13.00etan eten egingo dute sagardo banaketa omenaldi bat egiteko. Aurten, sagardogile erretiraturik ezean, Gipuzkoako Ostalarien Elkarteari eskertuko diote sagardoaren dibulgazioan egiten duten esfortzua.

Sagardo festako ajea pasata, zor-tzi egunez euskal jai giro jatorrenean murgilduko da Alde Zaharra eguneroko ekitaldiekin, igandean, hilaren 9an, Kontxako Banderaren estropadekin 2007ko Euskal Jaiek bukaera aparta izan bitarte.

Kirolei dagokienez, estropadez gain, Gipuzkoako Aizkolarien Txapelketa, Euskadiko Txingako Lehia, Donostiako X. Esku Pilota Txapelketa, Urgulleko Krossa eta beteranoen Kontxako badiako LXIV. Igeriketa proba eskainiko dira datorren astean.

Sagardo Egunean bezala, ekitaldi gastronomiko ugariz gozatzeko aukera izango da Donostian hurrengo egunetan, Label eta jatorrizko izendapena duten produktuen eta Nekazaritza Ekologikoaren azokekin, Sarriegi plazan egongo den marmitakoko txapelketarekin edo datorren larunbateko Hegaluzearen Egunarekin.

Euskal Dantza taldeen erakusketa, txistularien banda, Donostia Bertsotan, dantza sueltoko lehiaketa, zezen suzkoak edota haur ekitaldiak ere alaituko dute aurtengo Euskal Jaien giroa, aste osoan zehar, Alde Zaharreko hainbat plaza eta kaletan.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
DEPORTESFútbol
SELECCIÓN
Esait convocará una protesta si "se impone" el nombre de Euskadi
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Destacados
LAS FRASES
Berrogeita hamar sagardogile inguru bilduko dira Konstituzio plazan 11.00etatik 14.00etara
Musika saio, azoka, umeentzako ekitaldi, produktu dastaketa eta euskal kirolek alaituko dute giroa
Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |