Diario de Noticias de Gipuzkoa

Cultura      Ocio      Cartelera      Comunicación      Televisión      Pdf

Sinbiosia

por mikel goñi enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

Telebistazale euskaldunok badakigu zer den kirola ikustea. Hori ikasi edo telebista albo batera utzi beharrean baikaude. Uda honetan (besteetan ere baino hau gertuen daukadana da) pilota partidak izan ditugu gau asko eta askotan. San Ferminetako txapelketa, Andrazuriaren txapelketa, Donostiako Kañonazoarena... eta saio bakoitzeko ez partida bat, ez! Bi eta hiru ere!

Garai batean Telecinco telebista katean ere ikus zitekeen pilota, orain, oker ezean, ETB da pilota partidak ematen dituen telebista bakarra, pilotaren erreinua. Hain zuzen ere, Txori euskaldunaren katea bere sorreratik egon da lotua, oso lotua, pilota emanaldietara. Pilotarentzat ona eta baita telebistarentzat ere. Biologian esaten den moduan harreman sinbiotikoa garatu dute bi hauek.

Bata bestearekin lotuta daude. Nire irakasle batek frontoien kolore berdea telebistaren eraginari egozten zion. Bere esanetan, telebista kantxatara sartu zenean erabaki zen frontoien koloreak berdea behar zuela. Hain zuzen ere, oso zaila egiten baitzaio telebista ikusleari pilota ikustea kolore grisa duen horma baten kontra.

Bestalde, kirol bakoitzak bere kontatzeko era behar du. Ez dugu berdin ikusten Italiako Giroa edota Donostiako sei orduak. Biak dira txirrindularitza, baina bakoitzak ikus-entzunezko hizkuntza propioa behar du. Gauza bera gertatzen zaio frontoiari.

Nahikoa ondo garatu da, nire aburuz, esku pilotaren hizkuntza. Partida ona bada telebistarako oso egokia den kirola dugu eskukoa. Ez da gauza bera gertatzen beste modalitateekin. Erremintak erabiltzen dituztenean jokoa azkarregia da eta kamerek ez dute kokatzeko eta pilota jarraitzeko nahikoa tokirik. Pena da telebistak horrelako modalitateei ematen dien arreta txikia eta ondorioz esperimentatzeko duen tarte txikia. Onuragarria izango litzateke bientzat erreminta gehiago ikusi ahal bagenu. Zaleak gehituko lirateke eta telebista menuak aldaketak izango lituzke

Daukadan izenarekin zerbait jakingo dut, ezta? Behinik behin den-denek egiten didate txantxa: Zu al zara pilotaria?

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
DEPORTESCopa
REAL UNIÓN-BETIS
El Real Unión se enfrentará al Betis en los octavos de final de la Copa del Rey
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |