Diario de Noticias de Gipuzkoa

Cultura      Ocio      Cartelera      Comunicación      Televisión      Pdf

Harria, egurra, burdina...

Mikel Lertxundi artista bizkaitarraren azken lanak ikusgai daude Donostiako Kur arte galerian, irailaren 13ra arte. Erakusketak hainsbat marrazki eta izenburu gabeko eskulturak biltzen ditu

Mikel Lertxundi artista Donostiako Kur arte galerian.

enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

"EZER ez da bera bakarrik, zerbait baino besterik. Osagarri egokiekin, ordea, dena izatera iritsi daiteke. Gure bizitza balantza bat da, oreka beharrezkoa. Elementu bakar batez ez da inoiz posible orekarik. Natura bera orekatua da berez. Gizonok gara jakineztasunez (denajakintasunez) eta arduragabetasunez desorekatzen dugunak". Mikel Lertxundik (Berriatua, Bizkaia, 1951) duela hamar urte inguru idatzi zituen hitz hauek. Alta, eta denborak aurrera egin duen arren, pentsamendu berak gidatzen du bere sormena. Izan ere, eta berak adierazi duenez, "oreka da egiten ditudan eskulturen bidez aurkitu nahi dudana". "Materialek sor dezaketen poesia kanporatu nahi dut", gaineratu du.

Irailaren 13ra bitartean azken urteetan egin dituen hainbat margo eta eskultura Donostiako Kur arte-galerian daude ikusgai. "Ia hamarkada bat eman dut Donostian nire lanak erakutsi gabe eta aukera aprobetxatu nahi nuen", adierazi du Lertxundik. Bisitariak izenburu gabeko hainbat marrazki eta eskulturekin egingo du topo. Maiz, marrazkiko irudi abstraktuak eskulturetan proiektatzen diren forma berak dira. "Gehienetan zirriborroa egiten dut lehenengo, paperean eta neurri txikian, gero tamaina handiagotzen saiatzen naiz, azkenean hiru dimentsiotako eskultura bilakatzeko", azaldu du.

askatasuna

Egin eta ulertzerakoan

"Piezek ez dute ezerren antzik", eta ez dute ezerren antzik izan nahi. "Bisitari bakoitzak askatasunez interpreta dezake ikusten duena", adierazi du Lertxundik. Berak askatasunez sortu du, poesiari atea ireki nahian. Oreka da azken finean lortu nahi duena eta, horretarako, berari beharrezkoak iruditzen zaizkion oinarrizko materialak erabiltzen ditu: harria, egurra eta burdina. "Bakoitzak bere eginkizuna dauka, bere forma eta munduan egoteko modu bat", esan du. "Harriari burdinak eskaintzen dio oreka, berak bakarrik egin dezakeen loturari esker, gero egurra dago eta bere malgutasunarekin forma anitzak sor ditzake, askoz ere sentsualagoak", argitu du.

Forma sinple eta geometrikoak sortzen ahalegintzen da, eta baita lortu ere. "Gure planeta, oinarrian, harriz, egurrez eta burniez osatzen da. Haizea, ura eta sua dira bizitzaren oinarrizko hiru elementuak eta horien forma anitzak adierazten saiatzen naiz". Haur bat besterik ez zela piztu zitzaion sormen artistikoaren grina. Gitarra hartu eta abestiak egitea ere gustatuko li-tzaioke baina musikan saiakerak egin bazituen ere, azkenean artearen munduan isuri du bere ahalmen sortzailea. "Berriz jaioko banintz eskultorea izango nintzateke", baieztatu du. Beti dauka zerbait esku artean, azkenaldian Berriz herrian ipiniko duen eskultura handi batek betetzen dio denbora.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
MIRARTE
ZINEMALDIA
Liam Neeson y Antonio Banderas protagonizarán la inauguración
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Destacados
esandakoa
LAS FRASES
"Oreka aurkitu nahi dut eskulturen bidez. Materialek sor dezaketen poesia kanporatu nahi dut"
"Piezek ez dute ezerren antzik, bisitari bakoitzak askatasunez interpreta dezake ikusten duena"
"Material bakoitzak bere eginkizuna dauka, bere forma eta munduan egoteko modu bat"
Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |