Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Azpeitiko udaleku irekietako bigarren txandan 130 haurrek hartuko dute parte

ekitaldiak bihar hasiko dira eta uztailaren 27ra bitarte antolatu dituzte jarduerak

enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

Azpeitia. Bihar hasiko da Azpeitiko Udaleko Gazteria sailak antolatutako udaleku irekietako bigarren txanda. Hamabostaldi berrian 130 haurrek hartuko dute parte guztira eta, modu honetan, umeek ekitaldi ugariz gozatzeko aukera izango dute uztailaren 27ra bitartean.

Izena eman duten 130 haurrak lau egitasmo desberdinetan banatu dituzte jardueretarako. Udan txiki udalekuan 2003. urtean jaiotako 17 umek hartuko dute parte. Hauek, lehenengo harrera egunaren ondoren, ezagutza jolasak eta ur festa egingo dituzte, besteak beste.

Bost eta sei urte bitarteko umeak Udan koxkor egitasmoan ibiliko dira eta, guztira, 40 izango dira. Udan koxkor udalekuko begiraleek sukaldaritza tailerra eta musikarekin lotutako jolasak prestatu dituzte hamabostaldi honetarako.

Haur kopuru handiena, Udan jolas udalekuaren inguruan bilduko da. Denera, zazpi eta zortzi urteko 47 haurrek eman dute izena eta, bigarren txandan, patinatzeko eta skalextrik jolasean ibiltzeko aukera izango dute. Azkenik, bederatzi eta hamar urte bitarteko 26 gaztetxoak Udan mugin bilduko dira. Hauek, olinpiadak eta oka-jolasa egingo dituzte.

Asteazkenetan irteerak Lehenengo hamabostaldian egin bezala, bigarren txandako haurrek asteazkenetan irteerak egingo dituzte. Honela, txikienek herriko igerilekura eta errotara joango dira eta Udan koxkor rekoak Getariako hondartza eta Azpeitiko bazterrak ezagutuko dituzte. Udan jolas ekoek mendi itzulia egin eta Zumaiara joango dira eta helduenak, aldiz, Andoaingo golf zelaian izango dira. >k.f.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
MIRARTECultura
TÍTERES
El Centro Internacional del Títere de Tolosa prevé abrir sus puertas en 2009
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |