Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Asteasuko Santamaña jaietako lehenengo ekitaldiak gaur izango dira

krosa eta mus txapelketarekin hasiko dira, eta tranpanzulorenigoera asteazkenean egingo dute

enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

asteasu. Santa Marinaren omenez, gaur hasi eta hilaren 22a bitarte, Santamañako jaiak ospatuko dituzte. Santamaña elkarteko kideak, Goiballa auzoko bizilagunak eta Asteasuko Udaleko festa batzordeko kideen artean prestatu dituzte festak.

Jaiak asteazkenean hasiko badira ere, gaur bi ekintza izango dira. Batetik, 10.30ean, Santamañako VII. kros igoera izango da eta, bestetik, 16.00etan, Santamañako XII mus txapelketa jokatuko dute.

Hilaren 18an, 10.15ean, Tranpanzuloren igoerarekin hasiko dituzte ofizialki jaiak eta txupinazoa jaurtiko dute asteasuarrek. 11.15ean Meza Nagusia izango da, hamaiketakoa eta 13.00etan bailarakoen arteko herri kirolak. Ondoren, Mañukorta eta Zeberio bertsolariek saioa eskainiko dute eta Kupela taldeak giroa alaituko du. 17.30ean kalejira izango da kaleetan eta gauean, berriz ere, Kupela taldeak emanaldia eskainiko du. Goizaldean txokolatada izango da gautxorientzat.

Hilaren 20an, aldiz, 21.00etatik aurrera, herri afaria egingo dute Asteasun. Horren ostean, Laja eta Narbaiza trikitilariek saioa eskainiko dute eta goizaldean, aldiz, ohiturari jarraiki txokolatada izango da.

Hilaren 21ean, 17.00etan, haur jolasak prestatu dituzte. Horren ostean, 18.30ean, VII. nazioarteko toka txapelketa izango da. Gauean, Epelde eta Lutxurdino trikitilariek emanaldia eskainiko dute. Goizaldean txokolatada izango da denen-tzat.

Hilaren 22an, igandearekin, Andazarrateako XXII. Igoera izango da 9.30ean eta federatu gabeko txirrindulariek parte hartuko dute bertan. 11.15ean, aldiz, Meza Nagusia izango da Asteasun. Ondoren, herri kirolen saioa hasiko da. Agite eta Xabier Alkizalete aizkolariak Olasagasti eta Jokin Alkizaleteren aurka lehiatuko dira. Gainera, Haimar Irigoien eta Lertxundi harri jasotzaileek ere ikuskizuna eskainiko dute eta Jexux Mari Irazu eta Millan Telleria eskualdeko bertsolariek umore ukitua emango diote goizari. Horren ostean, Laja, Ziolar eta Eguren trikitilarien saioa hasiko da.

Arratsaldez, 17.30ean, zaldi lasterketa izango da eta, gauean, berriz ere Laja, Ziolar eta Eguren trikitilariek giroa alaituko dute. Gauerdian Tranpanzuloren jaitsiera egingo dute eta Santamañako jaiak amaitutzat joko dituzte asteasuarrek. >m.s.s.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
SOCIEDADGipuzkoa
DANIEL INNERARITY
Premio Eusko-Ikaskuntza Caja Laboral 2008
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Destacados
LA FRASE
Festak asteazken goizean hasiko dira txupinazoarekin eta Tranpanzuloren igoerarekin
Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |