Diario de Noticias de Gipuzkoa

Iritzia

Udako ikastaroak

por galder gonzalez eta edurne larrañaga enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

Denbora librea erabiltzeko joera horregatik beharbada, jendeak zer egin ez dakielako agian, edo ahalik eta titulu gehienen kromo bilduma egitearren ziurrenik, ugariak dira udan batzuek eta besteek eskaintzen dituzten udako ikastaroak. Egun hauetan horietariko askok izango dute hasiera, deluxezko gonbidatuekin, noski. Baina salbuespen bakarrarekin Euskal Herrian eskaintzen diren udako ikastaroak unibertsitateak dituen gabeziak areagotzeko baino ez dute balio. Unibertsitateak beraiek baino espainolagoak, publizitate gehiagorekin eta joera atzerakoiarekin. Azter ditzagun datu batzuk. UPV da, dudarik gabe, eskaintza zabalena ematen duena, guztira 84 ikastaro. 84 ikastaro horietatik 76 gaztelaniaz dira, baina ez pentsa beste zortziak bederen euskaraz direla, ez. Bi ingeleraz dira eta sei baino ez dira euskaraz eskaintzen. 84tik sei, bai. Hori da UPVko agintarientzat euskararen normalkuntza. Baina harantzago joan gaitezke: ikastaro gehienen ardatza Espainia da eta berezitasunak aipatzen direnean Vascongadetako kasuak baino ez dira aipatzen. Inola ere ez Euskal Herria. Zientzia eta Teknologia izan daiteke agian gai unibertsalenak jorratzen dituena, baina komunikazioan, adibidez, telebistaren iragana, oraina eta geroaren inguruan "50+1" izen arraro bat jartzen dute. Pentsatu ondoren erraza da ikusten TVEren 50. urteurrenaren inguruan ari dela (zergatik ez da ETB ardatza? Zergatik ez W3XK izeneko lehen telebista katea?). Erraz da ondorioztatzea ikastaro gehienak ikusita (R zikloko bi ikastaroak kenduta) UPVk ez duela Euskal Herria izeneko errealitatea existi-tzen denik ere ikusten. Norbaitek esan dezake udako ikastaroak ez direla "politikarako" guneak… baina badira: hizlarien artean euskal gatazkaren alde bateko biktimen ordezkariak egongo dira eta pare bat ikastarok gutxienez fundazio hauen izena dute (bide batez ez al zen Buesa Fundazioa PPrekin bat ez zetorren ezer laguntzen ez zuena? Hemendik agertzen dira, bada!). Baina hau ez da larria den gauza bakarra. Ikastaroen antolaketa ikusten badugu eredu neoliberal hutsean kokaturik daudela antzeman daiteke. Hasteko ez dira publikoak, Unibertsitate Publiko bati dagokion moduan. Ordaindu egin behar da, nahikoa gainera. Norbaitek esan dezake utopikoa dela EAEko biztanle guztiek ordaintzen duten unibertsitate batek jasotzen duen diru hori herritarren zerbitzura jartzea… guk ez dugu hala uste. Duten prezioa ikaragarria da: 36 euro eguneko. Kurtso batzuek egun bat baino gehiago irauten dutenez prezioa biderkatu behar da. Baina gainera alojamendua behar izanez gero (azken finean hiru eguneko kurtsora doanak ezin du egunero Kontxan lo egin) hori ere ordaindu behar da, merkeena ohe bakarreko gelan, eguneroko garbiketarik gabe eta bi eguneko egonaldi minimoarekin 70,84 euro direlarik (gosaririk gabe). Gau bakarra geratu beharrez gero 43 euro ordaindu beharko dira. Labur ditzagun beraz gastuak. Bi eguneko ikastaro batera joatearren gutxienez 115 euro xahutu beharko ditugu… zorionez bada beka bat, baina matrikularen erdia baino ez du ordaintzen, inola ere ez alojamendu edo dietak. Bekadun izanez gero eta Donostian ez bagara bizi ez da gehiegi, bidaiaren prezioa ia-ia bekatzen dutenaren antzekoa baita. Bide batez… ikastaro guztiek ere ez dute bekarik eta asmatzen zaila den metodo batekin aurkezten dira zeintzuetan eska daitekeen eta zeintzuetan ez. Eta UPVren kritikaren bukaerako, harribitxi bat. Babeslerik handiena BBVA da… ez dugu gehiagorik esango. Baina jarrera hau orokorragoa denez, UPNAn ere antzeko egoera dugu. Hauek kutreagoak dira, eta 14 ikastaro baino ez dituzte eskain-tzen, guztiak gaztelaniaz, nahiz eta webgunean sei direla agertu. Erreferentzia nagusia Espainia da hemen ere, Nafarroaren inguruko hainbat aipamenekin. Ikastaroetako batean sasi-zientzia bat jorra-tzen dela goitik pasatuko dugu (horren inguruko artikulu eder bat idatzi zuen Javier Armentiak). UPNAn ere ez da Euskal Herriaren existentzia aipatzen, noski. UPVn bezala ikastaroak garestiak dira, oso garesti Nafarroako biztanle guztiek ordaintzen duten unibertsitate bat izateko… baina gainera hemen ez dute beken inguruko informaziorik ematen eta hori babesle moduan banku baten ordez kutxa bat agertzen dela (suposatzen da ekintza soziala egiten dutela… hori diote gutxienez "Llega la Revolución" jartzen duten kartazaletan). UPVko kasuan ez bezala babesle gehiago agertzen dira, enpresa pribatuen esku-sartze nabaria eginez. Ikusten denez Hego Euskal Herriko bi unibertsitate publikoek Euskal Herriarekin, euskararekin eta herritarrekiko duten jarrera tamalgarria da. Espainiaren eta kapitalaren mesedetan lanean daude etengabe eta gainera inongo arazorik gabe. Kitto! Hasieran esaten genuen badela guzti honen aurrean salbuespen bat. UEUko ikastaroak dira. Guztira 34 ikastaro, guztiak ala guztiak euskaraz. Euskal Herria aintzat hartzeaz gain geografian barrena mugitzen dira, Baiona, Eibar, Iruñea eta Lizarran ikastaroak eginez. Gai askok, gainera, jendarte mugimendu ezberdinetako kezkak jorratzen dituzte, formakuntza politiko eta kulturalerako izugarrizko aukera emanez. Baina gainera legedi espainiar zein frantziarren arabera publikoa ez den unibertsitate honek, ikasle edo langabetu izanda, ala UEUkide izanda, UPVk eta UPNAk baino prezio merkeagoetan eskaintzen ditu. Hainbat lekutan bekak daude eskuragarri, oso-osorik ordaindu ahal delarik matrikularen zein dieten kostea. Mugikortasuna errazteko "Autoan Elkarrekin" izeneko atala dute, bidaia merkeago atera dadin… nahi duenak oraindik ez da berandu bertan matrikula egiteko, Iruñean eta Lizarran oraindik irekiak baitaude epeak. Ikasturte osoan zehar ez dugu gure herriaren beharren araberako goi mailako hezkuntza jasotzeko aukerarik eta udan egiten den eskaintzak lepo beretik burua. Euskal herritarron hezkuntza eskubideak egunerokoan urratzen zaizkigu Euskal Herrian kokaturik dauden unibertsitate "publiko" ezberdinetan, udako ikastaroak bide horretan sakontzeko erabiliz. Euskal Herriaren biziraupen nahiz garapenerako beharrezkoak dira goi mailako ikasketek eskaintzen duten formakuntza, baina Euskal Herria abiapuntu zein helburu izango duen unibertsitatea halabeharrezkoa zaigu bide horretan. Euskal Unibertsitatea, alegia.

(*) Euskal Herriak Bere Eskolako kideak

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
SOCIEDADSalud
GRIPE
Osakidetza vacunará contra la gripe
a más de 130.000 guipuzcoanos
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |