Diario de Noticias de Gipuzkoa

Cultura      Cartelera      Comunicación      Televisión      Pdf

Pirmin Treku, in memoriam

Urtebete igaro da Permin Treku dantzaria hil zenetik gaur, 19.00etan hasita, omenaldi a egingo diote Zarauzko Udalak eta Kafe Torero kultur elkarteak herriko Euuskalduna tabernan

Pirmin Treku, Zarauzko bere etxean ateratako argazki batean.

enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

Iragan urteko uztailaren 13an zendu zen Pirmin Treku dantzaria, Zarautzen, 76 urte zituela. Gaur iluntzean omenaldi apal eta hunkigarria eskainiko diote Euskalduna Tabernan Zarauzko Udalak eta Kafe Torero kultur elkarteak. Apala, bera eta bere ibilbidea ezagutu dutenek sentimendu osoz egingo dutelako, eta hunkigarria, bere jaioterrian izango delako eta bertan, bere anai-arreba, biloba eta lagunak egongo direlako. Batetik, Trekuri buruzko erakusketa atonduko da tabernan, Ramon Serrasen eskutik. Bestetik, bere bizitza eta jarduera profesionala biltzen dituen bideoaren aurkezpena egongo da eta, azkenik, Trekuren figura eta, batez ere, erbesteko haren jarduera azalduz, Zarauzko Gabota dantza akademiako Garbiñe Azpitarte eta Mireia Alberdik, eta Xabier Auzmendi ikertzaileak hi-tzaldi-solasaldia eskainiko dute.

Ibilbidea

Zarautz, Ingalaterra, Porto

Ohiz kanpoko bizitza izan zen berea. 1930. urtean sortu zen Zarautzen, baina zazpi urte besterik ez zituela, Gerratik ihesi, Ingalaterrarantz abiatu zen Eli eta Lore arrebekin. Elik hamabi urte zituen, Lorek bederatzi eta Pirminek zazpi. Bertan, arte ederrak ikasten ari zela, irakasle batek Londresera eraman zuen baleta ikustera beste ikasle batzuekin batera. "Ikusi eta segidan esan nuen: hauxe da nik egin nahi dudana", gogoratzen du Trekuk Argia aldizkarian 2004ko uztailean egindako elkarrizketa batean. Orduan hamabost urte zituen eta baleteko dantzariak goizago hasten diren arren, ez zuen etsi. "Nire gorputza egokia da, nik ere egin dezaket hau. Banekien egin nezakeela", adierazi zuen.

Ninette de Valois zuzendari irlandarraren eskutik trebatuta Sadlers Wells Balletera -gaur egun Londreseko Royal Ballet dena- iritsi zen eta bertan dantzari printzipala izan zen 1948 eta 1961 urteen bitartean. Bere amak Zarautzera eraman nahi zuen baina dagoeneko dantzaren munduan murgilduta zegoen eta, bere anai Imanol Aldabaldetrekuk adierazi duenez, "ez zegoen dantza uzteko prest". "Donibane Lohitzuenen biltzen ginen. Soldaduzka egiten zueneko garaia gogoratzen dut, gu amarekin joaten ginen eta egun pasa egiten genuen. Bera ezberdina zen, euskara galduta zuen eta ingelesa bazekien, gainera, guraso gabe hezitu zen eta hori nabaria zen". Pirminek Aldabaldetreku bere jatorrizko izena aldatzea erabaki zuen, luzeegia eta ahoskatzeko zaila zelako.

Besteak beste, La fête étrange dan-tzatzen nabarmendu zen. Pieza hau izan zen Covent Garden-en agur esateko eskaini zuena azken dantzaldian. 30 urte zituela belauneko lesio bat izan zuen eta erretiratzea erabaki zuen: "Oraindik beste hamar urte on aurretik neuzkan. Segitzeko esan zidaten, konponduko zela eta tratamenduan ere jarri nintzen, baina nik ezetz pentsatu nuen: erdipurdikoa izateko nahiago dut utzi". Besteak beste, New Yorkeko Metropolitanen eta Bruselako La Monén dantzatu zuen eta Ondine pelikulan parte hartu zuen 1957an.

Portugaleko Porto hirian dantza eskola bat zabaltzeko eskaintza luzatu zioten, bere izeneko dantza eskola ezarri eta bertan jardun zen lanean, duela hiru urte Zarautzera itzuli zen arte. Portora eraman zuen arrazoia zein izan zen galdetzerakoan, zera erantzun zuen Trekuk: "Sorterrira itzuli nahi nuen, baina hemen ez zegoen balet girorik. Ez dago oinarririk eta hori gabe oso zaila da baleta indarrean egotea". Imanol Aldabaldetrekuk azaldu duenez, "pena" ematen dio sendiari "sentiberatasun gehiago ez egotea berak egin zuenarekin". "Ezin da aintzatetsi ezagutzen ez dena, etxekoa zelako ezagutzen genuen, baina askok ez dakite nor izan zen, Ondine filma Donostiako Astoria zineman proiektatu zuten, baina ez da gehiagorik egin, pelikula hori berreskuratu egin beharko lukete".

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
MIRARTEExposición
PHOTOMUSEUM
Zarautz muestra los aparatos que precedierona la fotografía
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Destacados
esandakoa
LA FRASE
"Pena ematen digu sentiberatasun gehiago ez egotea berak egin zuenarekin"  imanol aldabaldetreku .  Permin Trekuren anaia
Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |