Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Legazpiko txistulariek euren egun handia ospatu zuten atzo

lehenengo kalejira izan zen eta ondoren alardea

Dantzariak, abesbatza, errondaila, dultzaineroak, metal boskotea eta Xabier Barriola ere izan ziren

Atzoko alardean parte hartu zuten txistularietako batzuk.argazkia: a.z.

asier zaldua enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

legazpi. Atzo Goiz Deia txistulari taldearen alardea izan zen Legazpin. Bi urtetan behin antolatzen den ekitaldi honetan, Euskal Herri osoko txistulariez gain, Korosti eta Sustraiak dantza taldeek, Santikutz abesbatzak, Musikeneko metal boskoteak, Alaitasuna errondailak, Urretxuko Iratzarri dultzainero taldeak, Legazpiko erraldoiek eta Xabier Barriola organo joleak parte hartu zuten. 19.00etatik aurrera kalejira izan zen eta 19.30ean kontzertua hasi zen, Euskal Herria plazan.

Legazpiko txistulariek 90eko hamarkada hasieran hartu zuten Goiz Deia izena eta handik urte ba-tzuetara alardea antolatzeari ekin zioten. Horretaz gain, igandetan kalejira eskaintzen dute: Aberri Egunetik hasi eta San Inazio bitartean, irailean eta urrian. Santikutz, Mirandaola, Santa Zezilia, Gabon eta Errege egunetan ere jo-tzen dute. Gainera, noizean behin dantza taldeekin irteerak egiten dituzte eta beste herrietako alardeetan parte hartzen dute.

Aipatu bezala, Legazpikoa bi urtetan behin antolatzen da. Izan ere, horrenbeste musikariren partaidetza duen ekitaldia presta-tzeak lan handia ematen du. Beñat Olaizola Goiz Deiako kideak aipatu duenez, aurten 40 txistulari inguruk parte hartu dute. Besteak beste, Zumarraga, Urretxu, Zegama, Ordizia, Idiazabal, Zumaia, Oñati, Segura eta Beasaingo lagunak egon ziren. Baita Lapurdiko bi ere. Zuzendari lanetan Gurutze Arruebarrena aritu zen eta aurkezlea Josema Azpeitia izan zen. Musikariek 14 pieza eskaini zituzten, tartean Xabier Barriola musikari legazpiarrak moldatutako Xalbadorren heriotzean kanta ezagunaren bertsioa.

Atzokoa oso egun garrantzitsua izan zen herriko txistularientzat, herritar askoren aurrean urte osoko lana eta euren instrumentuaren edertasuna erakusteko aukera izan baitzuten. Hori da, hain zuzen ere, txistulari berriak erakartzeko modurik onena. Javier Muñoz Goiz Deiako kide beteranoak aipatu duenez, egun 15 lagun inguru elkartzen dira. "Beti an-tzeko kopurua izan dugu. Lau txistulari eta atabalari bat gazteak dira, baina gainontzekook aspaldi hasi ginen", azaldu du.

Bere ustez, txistularien lana ez da nahikoa baloratzen. "Igandero kalejiran ateratzea gogorra da, batez ere gauean parranda egin bada. Bestalde, jendeak txistularien garrantzia kontuan izan beharko luke. Gu gabe dantzariek jai dute, adibidez", aipatu du Javier Muñozek.

Hori dela eta, gurasoek euren seme alabak txistua jotzera animatzea gustatuko litzaioke. "Musika eskolak sortu zirenean, eskain-tza zabaldu egin zen eta txistua gainontzeko instrumentuekin lehiatzen hasi zen. Jendeari beste batzuk deigarriagoak iruditzen zaizkio, baina instrumentu hau gurea, polita eta gizartekoia da. Ikasten duten guztiei jendaurrean jotzeko aukera eskaintzen die. Bandetan txistu gehiago daude, saxofoiak edo tubak baino. Gainera, dantzariekin eta kalejiretan jo-tzeko eta beste herri batzuk ezagutzeko aukera eskaintzen du", esan du Muñozek.

Horrez gain, Goiz Deia txistulari taldean giro bikaina dutela dio. "Nik urte asko daramatzat jotzen eta beste hamaika konpromiso ditut, baina ezin dut utzi. Hamabost egunetan utziz gero, falta nabaritzen dut".

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
DEPORTESCopa
REAL UNIÓN-BETIS
El Real Unión se enfrentará al Betis en los octavos de final de la Copa del Rey
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |