|

Azpeitia. Lagun Onak Mendi Bazkunak irteera berri bat antolatu du datorren asteburura begira. Kasu honetan, Asturiaseko Picos de Europan ibiliko direla aurreratu zuten arduradunek.
Bi eguneko irteera uztailaren 14 eta 15an izango da eta larunbatean 03.00etan aterako dira Azpeitiko enparantzatik. Mendizaleek egin beharreko ibilaldia Poncebos, Bulnes eta Fuente De izango da eta lo egiteko Potes herriko La Viorna kanpinean geldituko dira.
Itzulera, berriz, igande arratsalderako aurreikusita dagoela esan zuten antolatzaileek.
Bi eguneko irteera honetan parte hartu nahi duten guztiek Eliz kalean kokatzen den Mendizaleen tabernara joan beharko dute uztailaren 12a baino lehen. Azpeitiko Lagun Onak elkarteko bazkideek 60 euro ordainduko dituzte, ikasle eta langabetuek 40 euro eta gainon-tzekoek, aldiz, 70 euro.
Prezio honen baitan sartzen dira autobusez egin beharreko bidaia, kanpineko partzela eta El Bodegon jatetxean egingo duten afaria. Bestalde, Lagun Onak Mendi Bazkunak federatua izatea eta kanpin denda, lo egiteko zakua eta esterila norberak eraman behar dituela beharrezkoa dela gogorazi du irteeran parte hartzeko.
Aisako bailaran Azpeitiko Lagun Onak Mendi Bazkuna Pirinioetako Aisako bailaran izan zen aurreko asteburuan. Bertan, Bisauri eta Castillo Archer tontorrak egiteko aukera izan zuten. Arduradunek azaldu zutenez, eguraldi ederra izan zuten asteburu osoan eta bailara berde eta loretsuak ikus ahal izan zituzten. >k.f.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |