|

ordizia. Ordiziako Udaleko Euskara sailak zabaldutako datuen arabera, Ordiziako finantza erakunde eta aholkularitzetan egin diren errenta-aitorpen guztietatik laurdena baino zertxobait gehiago (%27,66) euskaraz egin dira aurten. Herriko sei banketxe eta gestorietan, guztira, 1.287 errenta aitorpen bideratu dituzte, eta horietatik 356 izan dira euskaraz.
Iazko eta aurtengo datuak alderatuta, zertxobait jaitsi da errenta-aitorpena euskaraz egiteko erabakia hartu duten Ordiziako zergadunen kopurua. Iaz, errenta-aitorpenen %29 egin ziren euskaraz.
Hala ere, Ordiziako emaitza "oso ona" dela diote kontuan hartzen bada 2005ean Gipuzkoan, Udaleko euskara teknikarien esanetan, errenta-aitorpen guztien %4 egin zirela euskaraz. Ordiziako emaitza ez da hain ona, aldiz, kontuan har-tzen bada Ordiziako biztanleen erdiak baino gehiago (%60) direla euskaldunak.
"Egia da euskaraz egindako errenta-aitorpenen ehunekoa ez dela hizkuntzazko egoeraren adierazle garrantzitsuena; hala ere, zerbaiten adierazle izan bada", baloratu dute Ordiziako Udaleko Euskara zerbitzuan.
Udaleko Euskara zerbitzukoen arabera, "garrantzitsua da zergadun euskaldunak bere aldetik aitorpena euskaraz betetzeko urratsak egitea; hau da, gutako bakoitzak hizkuntza hautatzeko dugun aukeraz baliatzea. Baina, era berean, garrantzitsua da bankuek, kutxek eta aholkularitzek egin dezaketen lana, bitartekari lana egiten baitute partikularron eta Ogasunaren artean".
Horregatik, Errenta-aitorpena Euskaraz kanpainarekin bat egiteko eskaera egin ohi die urtero herriko finantza erakunde eta gestoriei Udalak, hormetan edota mahai-gainean jartzeko kartelak argitaratuz eta finantza erakundeen eta aholkularitzen eskuetan jarriz. Bezeroei, entitate horretan errenta-aitorpena euskaraz egin daitekeela adieraztea ere eskatzen diete.
Ordiziako finantza erakundeak eta gestoriak banan bana hartuz gero, hauxe da aurtengo emaitza: Euskadiko Kutxan errenta-aitorpen guztien %40,00 egin dira euskaraz; Kutxan %36,40 eta La Caixan %28,57. Gestoriei dagokienez, berriz, Zugaztibin egindako errenta-aitorpenetatik %22,80 izan dira euskaraz; %16, Rey-n; eta %22a Biok-en. >a.i.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |