Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Eskualdeko kiroldegiek 3.000 ikasle inguru izan dituzte

Aerobika eta igeriketa dira erabiltzaileek gustukoen dituzten ikastaroak

Taldeko jardueren %40 inguru erabat euskaraz edo nagusiki hizkuntza honetan gauzatu dira

Haurrentzako igeriketa ikastaroa Andoaingo kiroldegian.Argazkia: Utzitakoa

Ainara Hernando enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

Lasarte-Oria. Andoain, Hernani, Lasarte-Oria, Urnieta eta Usurbilgo kiroldegiek 3.000 ikasle inguru izan dituzte amaitu berri den ikasturte honetarako antolatu dituzten ikastaroetan. Buruntzaldeako Euskara zerbitzuek burutu duten ikerketa batek emandako datua da.

Azterlan horretatik ondoriozta-tzen da, baita ere, aerobika eta igeriketa eskualdeko kirol instalazioetako erabiltzaileek gustukoen dituzten jarduerak direla. Gutxien erakartzen duten kirolak, berriz, karatea, gimnastika mantsoa, yoga edota banakako entrenamenduak dira.

Monitoreei dagokienez, 51 izan dira guztira ikasturtean zehar lanean aritu direnak aipatutako bost udalerrietako kiroldegietan. 19 kirol mota ezberdin irakatsi dituzte 221 ikasle taldetan.

Datu bilketa Buruntzaldeako Euskara zerbitzuek egindakoa izanik, ikerketak kirolaren alderdiaz gain hizkuntzaren aldeari ere jar-tzen dio arreta. Gainera, Andoain, Hernani, Lasarte-Oria, Urnieta eta Usurbilgo kirol eta euskara zerbi-tzuak elkarlanean aritzen dira kirol eskaintzan euskararen erabilera areagotzeko.

hizkuntzaren datuak Emaitzei erreparatuz, haur eta gazteekin lanean aritu diren irakasle guztiak euskaldunak izan dira eta helduekin izan diren monitore gehienak, %80, dagokien ikastaroa euskaraz eskaintzeko gai dira. Taldeen osaeran aniztasun handia dago. Ikasle guztiak edo gehienak euskaldunak izan dira batzuetan, baina erabat edo nagusiki erdaraz aritu diren taldeak ez dira askoz gutxiago izan.

Hori horrela izanik, martxan dute udalek kiroldegietako ikastaroetan euskara ahalik eta gehien erabiltzeko egitasmoa, kontuan hartuta, beti ere, monitoreen eta taldekideen hizkuntza gaitasuna. 2006-07 ikasturtean ikastaroen %40 inguru izan dira erabat euskaraz edo, behintzat, nagusiki hizkuntza horretan.

Hala ere, ezin da ahaztu eskualdeko udalerritik udalerrira ezberdintasun handiak daudela. Izan ere, Buruntzaldea osatzen duten herrien egoera soziolinguistikoa oso diferentea da.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
DEPORTESCopa
REAL UNIÓN-BETIS
El Real Unión se enfrentará al Betis en los octavos de final de la Copa del Rey
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |