
Ziritik
ekulako grazia egin zidan Iñaki Galdosek "gure alderdia ez da Pancho Villaren ejertzitoa" esan zuenean, zeharka -edo zuzenean- Azpeitiko iraultzaren buruzagiari Pancho Villa deitu baitzion. San Inazioetako egitarauari sekulako jantzia emango lioke: "Goizeko hamaiketatik aurrera, Pancho Villa herriko kaleetan zehar" . Ez didazue ukatuko antz handi xamarra dutenik, bata mutur-beltza eta bestea Muxugorri izan arren.
S
Txantxak txantxa, indar banaketa berri eta bitxia utzi digute iragan hauteskundeek Gipuzkoan. EAJk jipoi dexentea hartu du, merezia noski. Alta, ondorio onik atera dezake emaitzotatik: askotan besterik uste izan badugu ere, jeltzaleen botoemaileak ez dira masa akritiko baldintzarik gabea, akatsak zigortzen badakitela erakutsi dute. Nekez aipa daiteke zigorrik Azpeitian izan dituen emai-tzak azterturik, eskukada bat botu falta izan baitu gehiengo osoa eskuratzeko. Halere, demokraziak gehiengoen bitartez funtziona-tzen duen neurrian, guztiz zilegi da osatu berri den gehiengoa. Maila bereko zilegitasuna leukake zentsura mozioak ere, jakina.
EAE-ANV du ardatz Azpeitiko udalbatza berriak, eta nik gauza interesgarriak espero ditut. Dinamika berriak ekarriko dituzte, herritarren parte hartze handiagoa agian, haize fresko berritzailea menturaz. Bistan denez, udal kudeaketan batere eskarmenturik ez izatea oztopo izan daiteke hasieran, baina ibiliak ematen du eskarmentua. Gauza ederra da ilusioz beterik dagoen talde baten bultzakada, ni horretan nago. Beste zalantza bat ere badut, edozein gisaz: bidelagunekikoa. Orain arteko bazkideekin -are gehiago, euren alderdikideekin- hitzeko izan ez dena, hemendik aurrerakoekin izango al da? Denborak erakutsiko.
Gauza bat ez dut egoki ikusten bidegile berri gazteen diskurtsoan. Hiztegia erabiltzeko dago, baina terminologia komenientziaren arabera moldatzeak egoera faltsutu eta hipokresian erortzera garamatza. Erran nahi baita, ez zaidala bidezko begitantzen Azkoitiko udaltzabatza berriaren jardunari "botere" deitzea, eta norberarenari "udal-kudeaketa", Azkoitikoak adina dute boteretik Azpeitia, Zumaia edo Hernanikoek. Are gehiago, botereak jende asko kizikatzen du, baita ustez aurka daudenen artean ere.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |