|

Festetako baltsa txapelketako partaideak, atzo, portutik ateratzen.argazkia: a.l.
zarautz. Zarauztarrek giro apartarekin ospatu zuten San Pelaio Eguna atzo. Goizean goiz Meza Nagusia izan zen San Pelaio ermitan eta, ondoren, baltsa txapelketak bizilagun ugari bildu zituen portuan. Zortzi taldek hartu zuten parte aurtengoan eta batek baino gehiagok komeriak izan zituen olatuen artean ibilbidearekin jarrai-tzeko. Ondoren, sari banaketa izan zen Munoako plazan eta euria aritu bazuen ere, laster hasi ziren gazteak paella lehiaketa prestatzen.
Gaztetxoenek buruhandi eta erraldoiekin gozatzeko aukera izan zuten atzo ere eta dultzainero eta trikitilariek girotu zituzten Zarauzko kaleak. Bitartean, Iñurritzako zelaian Aurreskua eskaini zuten auzoko gazteek. Bandaren kontzertuak ere herritar ugari elkartu zituen Musika plazan eguerdian. Lege Zaharren enparantzan izatekoa zen emanaldia baina euria egin zuen kontzertua hasi baino lehen eta, azkenean, kioskotik eskaini zuten. Besteak beste, Gloria al pueblo , Launakua eta Caballería ligera obrak entzuteko aukera izan zen Iosu Isastik zuzendutako saioan.
Atzo arratsaldean kolore biziko blusekin jantzita irten ziren kalera koadrilak eta Musika plazatik Iñurritzara joan ziren kalejiran, trikitilari, dultzainero eta Pasai txarangarekin batera. Bertan, urtero legez, erromeria izan zen eta gerturatu zirenek txahalaren haragiz egindako pintxoak dastatzeko aukera izan zuten. Ondoren, herri kirolak egin zituzten Iñurritzako zelaian eta aizkolari eta harri-jasotzaileek beraien abilezia erakutsi zuten. Kalejiran itzuli ziren koadrilak Musika plazara. Gauean su artifizialak jaurti zituzten hondartzatik eta, ondoren, Musika plazan dantzaldia izan zen Joselu Anaiak taldearekin eta Munoan, berriz, Potemkin eta Impekables taldeek kontzertua eskaini zuten.
bigarrena San Pelaio bigarrena ospatuko dute gaur zarauztarrek eta haurrei eskainitako ekitaldiak nagusituko dira. Txistulariak ibiliko dira 9.00etan kalez kale eta, ondoren, buruhandi eta erraldoiak trikitilarien laguntzarekin arituko dira kalejiran. Gaztetxoenek Kanpanolue haur berbenarekin gozatzeko parada izango dute 12.00etan Musika plazan eta, arratsaldean, Frontoi Txikin pilota partida izango da Gurekin Jai festa batzordeak antolatuta.
Berriz ere, Musika plazatik Iñurritzara kalejiran joango dira koadrilak 17.30ean, Sama Siku fanfarrea, Imuntzo trikitilari eskola eta buruhandi eta erraldoiekin batera. Haurren Eguna dela eta, 18.15ean Luma Gorri haur ikuskizuna eskainiko dute Iñurritzan eta, aldi berean, ikastolako kirol zelaian, puzgarriak, motorren pista... izango dituzte gaztetxoenek arratsaldean jolasteko aukera izan dezaten. Bestalde, txosna gunean, 19.30 inguruan, herriko taldeek kontzertua eskainiko dute. Gauean gaztetxoenek dantzatzeko aukera izango dute 22.30ean hasiko den Disko Top festarekin Musika plazan eta txosna gunean, aldiz, Tximeleta taldearekin erromeria izango da.
Iñurritzako zelaian bertso jaialdia izango da gaur, 22.30ean, Amets Arzallus, Xabier Paia, Anjel Mari Peñagarikano eta Andoni Egañarekin. Imanol Epelde zarauztarra izango da gai jartzailea. Ondoren, Izer eta Alabier taldearekin erromeria izango da.
Zarauztarrek bihar ospatuko dute San Pelaio jaien azken eguna eta besteak beste, herri kirol jaialdia izango da Iñurritzan.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |