Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Musikari ibiltariak

Urretxu eta Zumarragako Benta Zaharreko mutiko alaiak musika taldeak kalean jozten du, jendea kantuan jartzeko asmoz. Hori dela eta, musika ekipo ibiltaria prestatu dute

Benta Zaharreko mutiko alaiak taldeko kideak eta euren karroa.

enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

u RTE dezente pasatu dira herriko musikari ba-tzuek euren zaletasuna jorratzeko eta jendea kantuan jartzeko Ostebi taldea sortu zutenetik. Giroa alaitzeko aproposena kalejiran ibiltzea dela jabeturik, instrumentuekin alde batetik bestera ibiltzeko formulak bilatzen hasi ziren.

Hala, karro batekin ikusi daitezke, Benta Zaharreko mutiko alaiak izena hartuta. Ostebi taldeak, gainontzeko askok bezala, hainbat gorabehera izan ditu azken urteotan. Juanlu Aranburu Patxi Saezekin jotzen hasi zen, Mikel Alustiza Lajarekin eta taldeak geldialdi handi samarra izan zuen. Dena den, urtean lauzpabost emanaldi ematen jarraitu zuten. Iñigo Peñagarikanok dioenez, arrakasta handiz gainera. "Planak funtzionatzen zuen, baina gogorra zen: askotan, 17.00etan hasi eta 5.00etan bukatzen genuen. Basati samarra zen eta ez zigun gure jardunaz gozatzen uzten. Lehen orduan oso gustura aritzen ginen, baina hirugarrenetik aurrera...".

Herri txikitan jotzen zuten, batez ere. "Urrestillan, Elgoibarren, Eskoriatzan, Aizarnazabalen, Orion... Tabernaz taberna, bazkalostetan, herri bazkarietan... jotzen genuen. Kalean aritzen ginenez, ia garrasika, eta eztarria izorratuta, porru eginda, itzultzen ginen etxera eta askotan hurrengo asteburuan ari-tzeko gogorik gabe ", azaldu du.

Hori dela eta, aldaketaren bat egitea erabaki zuten: anplifikadoreak erabiltzea. "Festetako emanaldi ibiltariak dira onenak, egun horietan jendea parte hartzeko prest egoten baita. Baina horretarako megafonia eramangarria behar da. Ordenadore bafleekin hasi ginen eta horrek asko hobetu zuen gure jarduna. Gero, Elektrotuna ren modura aritu ginen, motxila batekin. Dirua gastatzen ari ginen eta, hala ere, ez zen nahikoa. Iaz, adibidez, Antzuolan jo genuen, jendartean, zarata handiarekin, eta Patxi Saezen ahots polita ez zegoen gozatzerik", aitortzen du Peñagarikanok.

kultura eta teknologia

Gurpildun musika-ekipoa

Gauzak hala, taldeko kide batzuk Udako Unibertsitateko sormenari buruzko ikastaro batera joan ziren. "Oso interesgarria izan zen. Ez ginen musika taldea hobetzeko asmoarekin joan bertara, baina han esandakoak gure lanerako oso baliagarriak zirela konturatu ginen. Kulturak teknologiari esker manten-tzen zirela eta teknologiak gauzak erakargarri egiteko balio zuela esan zuten, esaterako. Kultur jarduerei negozio egitura eman behar zi-tzaiela ere esan zuten", oroitzen du Iñigo Peñagarikanok.

Hori guztia kontuan hartuta, benetako saltoa ematea erabaki zuten: "Tresna hobeak erosi ditugu eta formazio lana ere egin dugu. Gainera, anplifikadoreak eramateko karroa prestatu dugu".

Hori lortzeak sekulako lana eman die. "Dendetara joan ginen galdezka, baina ez zegoen nahi genuena. Ez genuen megafonia eramangarririk topatu. Baionara joan ginen, Interneten begiratu eta ikasi genuen... Lan tekniko sakona egin dugu", dio. Ekipoa lortu zutenean, karroaren bila hasi ziren. "Karro normalek balio ez zutenez, planoak egin genituen eta Aretxabaletako tailer batean egin ziguten. Oso pozik gaude. Iraultza txikia izan da eta erabiltzen ikasten ari gara", dio Iñigo Peñagarikanok.

Barkillo saltzaileen pare, Peñagarikano bera da karroa bultzatzearen arduraduna. "Inauterietan Hernanin jo genuen eta ni zertaz mozorrotuta nengoen galdetzen zion jendeak batak besteari. Ekipoa ez da batere estetikoa, baina ez da hori helburua. Dena den, erakargarriago jartzeko asmoa dugu. Robot egin eta taldeko kide gisa aurkeztu nahi genuke", dio.

Aurrerago, karroa robot bihur-tzeaz gain, Peñagarikanori errepertorioa zer edo zer berritzea gustatuko litzaioke. "Betiko errepertorioa (Benito, Laboa...) geldo samarra da zenbait egoeratan. Itoiz, Her-tzainak, Kortatu... bezalako taldeak sartu beharra dugu. Baina erabiltzen ditugun instrumentuek eta dugun mailak mugatu egiten gaituzte. Moldaketak egiten hastea gustatuko litzaidake, adibidez. Azken helburua sorkuntza izango da. Oso urruti dugu, baina baikorra naiz. Iazko uztailetik hona gauza asko egin ditugu".

Egun bost kidek osatzen dute taldea: Iñigo eta Mikel Peñagarikano anaiek, Juanlu Aranburuk, Ibon Garmendiak eta Pako Aristiren bitartez hasi zen Urrestillako Amaia Aranagak. "Patxi Saez, Pako Aristi eta Mikel Alustiza bere aldetik joan ziren, baina urtero elkar-tzen gara hainbat tokitan jotzeko", dio Peñagarikanok.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
DEPORTESCopa
REAL UNIÓN-BETIS
El Real Unión se enfrentará al Betis en los octavos de final de la Copa del Rey
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Destacados
LA FRASE
Musika-ekipoa estetikoa ez denez, robot egin eta taldeko kide gisa aurkezteko asmoa dute
Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |