|

Azpeitia. Lagun Onak Mendi Bazkunak irteera berri bat antolatu du asteburu honetarako. Kasu honetan, Huescako Pirinioetara joango direla aurreratu dute arduradunek.
Irteerako egitarauari dagokionez, larunbatean 04.00etan irtengo dira Azpeitiko plazatik. Larunbatean bertan, Bisauri (2.669 metro) igoko dute eta Gabarditoko aterpean pasako dute gaua. Igandean, berriz, Castillo de Acher (2.390) mendia egingo dute eta 15.00ak aldera abiatuko dira, berriro ere, Hechoko ibarratik (Huesca) Azpeitia aldera, iluntzean helduz herrira.
Bidaian parte hartzea 50 euro kostatuko zaie bazkideei, 30 ikasleei eta langabetuei eta 60 bestelakoei. Izena eman nahi dutenek gaur izango dute horretarako azken aukera, Mendizaleen tabernan.
Antolatzaileek adierazi dutenez, prezio honen barruan sartzen dira autobusean egin beharreko joan-etorria, aterpean igaroko den gaua, larunbateko afaria eta igandeko gosaria. Bestalde, zaku edota izararen bat eramatea gomendatu dute mendizaleek.
Irteera hau egiteko derrigorrezkoa da Euskal Mendizaleen Federazioan federatuta egotea eta Mendi Bazkunak egitaraua alda-tzeko ahalmena izango du.
Anaitasuna Azkoitiko Anaitasuna Mendi Bazkuneko kideak, berriz, Vignemalera (3.298 metro) joango dira asteburua igarotzera. Irteera larunbatean izango da 3.00etan Aizkibel liburutegi aurretik eta igandean itzuliko dira Azkoitira. Parte hartzeko, Etxeza harategira joan behar da eta izena emateko azken eguna gaur izango da. >k.f.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |