|

Ibarrako erakusketaren irudia.Foto: m.s.s.
ibarra. Ibarrako Udaleko Kultura eta Gazteria Sailak 2006-07 ikasturtean zehar kultur lantegietan egindako lanen erakusketa antolatu du kultur etxean. Ostirala bitarte izango dira ikusgai lanak.
Aurten antolatu diren ikastaroetan ehun lagun inguruk parte hartu dute eta, besteak beste, honako jarduerak eskaini dituzte: pintura, masajea, altzarien zaharberritzea, egur tailua, aretoko dantzak, sabel-dantza, ehoziri lanak eta eskulanak. Buztinez egindako pitxerrak, ispiluak, koadroak, jolasezko zaldiak, argazki-albumak edota pitxiak ikus ahal izango dira Ibarrako kultur etxean.
Bide honetan, ikastaroari amaiera emateko egindako lanen erakusketaren inaugurazioa eta partaideentzat mokadutxoa eskaini zuten eta ikastaroetako parte-har-tzaile ugari bertaratu zen. Urtero ikasturte amaieran egiten den ekitaldia da eta dagoeneko tradizio bilakatu da ikasleen lanak jendaurrean erakustea. Egun hauetan hainbat herritar hurbiltzen ari da erakusketa ikustera. "Lagun pare bat baditut tailerretan dabiltzanak eta haiekin etorri naiz erakusketa osoa ikustera", azaldu zuen Mari Karmen Goñik. Erakusketa amaitu ostean ikasle bakoitzak berriz ere etxera eraman ahal izango ditu lanak.
Datorren ikastaroan lantegietan parte hartzeko interesa duten herritarrek bertan lantzen dena ikusteko aukera ezin hobea dute hilaren 29ra arte. Aste honetan goizez bakarrik izango da zabalik, 9.00etatik 13.30era.
ordutegi berria Ibarrako Udal Kultura eta Gazteria sailak adierazi duenez, udako ordutegi berria ezarri dute dagoeneko.
Pasa den astelehenetik hasi eta uztailaren 27a bitarte liburutegiaren ordutegia 9.30etik 13.30era izango da eta kultur etxearena 9.00etatik 14.00etara. Uztailaren 30etik abuztuaren 31a bitarte, aldiz, zentroa itxita egongo da bere osotasunean. Ondoren, irailean zabalduko dute liburutegia eta kultur etxea. Irailaren 3an zabaldu eta 7a bitarte liburutegia 9.30etik 13.30era izango da zabalik eta kultur etxea 9.00etatik 14.00etara. >m.s.s.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |