Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Udalek diru laguntzak emango dituzte dendetako errotuluak euskaratzeko

eskualdeko merkatariek kanpaina azaltzen duen orria jasoko dute gaurtik aurrera

Oarsoaldeako Euskara batzordearen ustez, elementu eta kartel euskaldunek erosleari euskaraz egiten laguntzen diote

Trintxerpeko Euskadi etorbideko dendak.Argazkia: a.m.

aitziber muga enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

pasaia. Eskualdeko lau herrietako (Pasaia, Errenteria, Lezo eta Oiar-tzun) udal eta merkatari ordezkariek, atzo, Pasaiako euskaltegian egindako prentsa agerraldi batean jakitera eman zutenez, aurten dendetako errotuluak eta kartelak euskaraz jartzeko kanpaina berezia egingo dute, Oarsoaldea eskualdearen garapenerako elkartearen eskutik.

Horretarako, udalerri bakoitzak zenbait diru laguntza emango ditu. Errenteriako Udalak euskarazko errotuluaren %50 finantzatuko du, 300 eurora bitarte. Kartela bi hizkuntzetan jartzen bada %25 finantzatuko du, 150 euroko kopurura arte soilik. Lezoko eta Oiar-tzungo udalek ere errotuluaren balioaren erdia jarriko dute, 300 eurora arte. Pasaiakoak, aldiz, kartelaren %40 finantzatuko du eta, gehienez, 300 euro emango ditu.

Errotulaziorako laguntzez gain, udalek beste zenbait zerbitzu eskaintzen dituztela gogorarazi zuten, hala nola, doako itzulpen zerbitzua, merkatari eta ostalarien-tzako euskara ikastaro bereziak, establezimenduetan jartzeko euskarazko elementu eta materialak eta hizkuntza aholkularitza zerbitzua.

Gaurtik aurrera dendariek kanpaina berria azaltzen duen diptikoa jasoko dute. Beraz, kanpaina gaur jarriko dute abian eta betiko irekita utziko dituzte laguntza hauek. Azaldu zutenez, "udako beherapenak hastera doazen honetan, mementu egokia da merkatariei gonbitea luzatzeko udalen baliabideak aprobetxa ditzaten".

"Merkataritza eta ostalaritza establezimenduetako errotulazioak, eta hizkuntza paisaiak oro har, irudi lukeena baino garrantzia eta eragin handiagoa du euskararen normalizazioan", adierazi zuen Pasaiako alkateak, Maider Zigandak.

"Herri bateko kaleetan barrena goazenean, dendetako errotuluek asko esan diezagukete euskarak herri horretan bizi duen egoeraz, bertan duen estatusaz", gehitu zuen.

Bestalde, Errenteriako zinegotzi den José Ángel Rodríguezek esan zuen: "Euskaraz dagoen errotulazioak eta hizkuntza paisaiak euskaldunari egoera orotan euskaraz egiten laguntzen dio, giroa euskararen aldekoa bihurtzen du. Bistan da beraz, euskarazko errotuluazioak euskararen alde duen eragin biderkatzailea".

Ziganda eta Rodríguezez gain, aurkezpenean Haritz Salaberria Lezoko alkatea; Aitor Etxeberria, Oiartzungo alkatea; Maite Fernández Laurak Bat Pasaiako merkatari elkartearen lehendakaria; Imanol Garmendia Lezokoak merkatari elkartearen lehendakaria; eta Cornelio Iribarren, Errenteriako Errenkoalde merkatari elkartearen burua, izan ziren.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
MIRARTECultura
BAILAR EN CASA
Tres dantzaris analizan la formación en Euskadi
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |