Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Eibarko Karmen kaleko bizilagunek San Pedroko jaiei ekingo diete bihartik aurrera

ostiralean, meza, kalejira, herri kirolak, dantzaldia eta musika emanaldiak egongo dira kaleko parkean

enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

eibar. Eibarko Karmen kaleko bizilagunek San Pedroko jaiak ospatuko dituzte bihartik igandera.

Beheko Tokia pertsona nagusien zentroak antolatuta, umeentzako txokolate-jana egongo da gaur, 16.30etik aurrera, kaleko parkean. Leku eta ordu berean, San Pedroko toka eta igel-toka txapelketak hasiko dira.

Ordubete beranduago, haurrei zuzendutako jolasak izango dira, eta 19.00etan Gorriti eta bere abereen agerraldia.

Bestalde, Kalamua taldeak prestatutako capoeira erakustaldia egongo da, 19.00etan, Untzaga plazan.

San Pedro eguna Karmen kaleko jaietako egun haundia ostirala izango da. Urtero bezala, San Pedro eguneko egitaraua meza batekin hasiko da, 10.30etan hain zuzen ere.

Jarraian, jubilatuen egoitzaraino abiatuko den trikitilariekin kalejira egongo da eta, ondoren, dantzaldia parkean. Eguerdian, berriz, aizkolari eta harrijasotzaileen erakustaldia eta txapelketa ezberdinen sari banaketa izango dira. Amaitzerakoan, luntx egongo da; 19.30etan Duo Plaentxiren emanaldia eta 20.30etan herri afaria. Azkenik, Tukan taldearen emanaldia izango da.

Larunbatean, Jose Mari Kruzetaren oroimenezko XXIII. Xake Lehiaketa (16.00etan Untzagan); Gari, Montxo eta Jose Lontxo pailazoen ikuskizuna (19.30ean Urkizun) eta Voces y Cuerdas eta Jalisco hirukotearen kantaldia (23.00etan Urkizun) egongo dira. >j.l.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
POLÍTICAMundo
LOS 90 AñOS DE 'BADIBA'
El cumpleaños del líder del apartheid se convierte en un acontecimiento mundial
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |