
Juan Garmendia Larrañaga, Tolosako etxean duen bulegoan.argazkia: karlos corbella
tolosA. Bere etxean hartu gaitu, eguzkiak gogor jotzen du, baina ez dauka ateratzeko asmorik. Atzo bai, atzo Donostian izen zen, eta Bergaran bazkaltzen ondoren. Egongela, korridorea eta paretak oroigarriz beteta daude. Barandiarenen argazkia, Oteizaren eskaintza, Ricardo Barojaren marrazkia...
Nola sortu zitzaizun serora eta sakristauen inguruan liburu bat egiteko gogoa?
Lehenago ere beste zerbait ere kaleratu dut, baina gauza laburrak. Ba-tzuk badakite serorak zeintzuk diren, baina askok ez. Eliza zain-tzen zuten eta apaizari laguntzen zioten bere zereginetan. Elizak behar zituen zeregin asko serorek egiten zituzten, lan handia egiten zuten.
Gelditzen al dira serorak?
Gutxi eta, gainera, gaur eguneko serorek ez dute antzinekoek izan zuten garrantzia. Serora sartzeko herriko hainbat pertsona garran-tzitsuren babesa beharrezkoa zen, eta serora gehienek 40 urte baino gehiago zituzten. Garai bateko serorak pertsona bertutetsuak behar zuten izan. Baina denetarik atera zen, oso onak ez zirenak ere bai.
Pertsona bereziak ikertzea duzu gustuko?
Beti izan dut pertsonen izaera eta bizimodua kontatzeko gogoa. Morroiaren bizimodua beti gustatu izan zait, eta baita eskalearena ere, beren mundua zuten.
Ezagutu duzu eskalerik?
Bai, asko ezagutu ditut. Baina guztien artean badago berezia den bat. Daniel zuen izena, eta tolosarra zen, familia oso onekoa gainera. Iruñeako hospital batean hil zela uste dut, baina mutil koskorra nintzela ezagutu nuen, haren ama gure bizilaguna zen Kale Nagusiko etxean. Niri berehala piztu zitzaidan hura nor zen eta non zegoen jakiteko grina, behin nire aitaren osabak gau batean etxera heldu zela esan zigun. Guk hurrengo egunean ikusi genuen, ongi jantzia eta txukun. Tolosan bizpahiru hilabete pasa zituen baina gero hanka egin zuen eta Asiaraino joan zen oinez.
Ikerketan ez ezik, bestelako lanbide batzuetan ere ibili zara.
Julio Carorekin koordinatzaile moduan aritu nintzen Revista Internacional de Estudios Vascos (RIEV) aldizkarian, baina hori ez da nire gauza izan. Nire mundua ikerketarena izan da. Doktoregoa ikasten ari nintzela eskola batzuk eskaini nituen, baina nik ez daukat irakaskuntzarekiko zaletasunik. Nire ikasle bat diputatu izan zen gero, duela gutxi bilera batean galdetu nion ia nire eskoletan asko ikasi zuen edo ez. Berak zera erantzun zidan, oso ondo pasatzen zuela
Ez zinen historialari familia batean jaio, nola sortu zitzaizun ikerketarako grina?
Nire familia ezkogina zen, nire aita eta baita nire aitaren osaba ere. Argizariekin ezkobilduak egiten zituzten eta baita hilobietan jartzen ziren atxoiak ere. Ohitura horiek galtzeko bidean zeudela konturatu nintzen eta notak hartzen hasi nin-tzen. Urtero, San Ignazio egunean Barandiaranek gure etxean bazkaltzen zuen. Hiru liburu idatzi nituen eta erakutsi egin nizkion. Berak argitaratzera animatu ninduen eta horrela hasi nintzen.
Egunero egiten duzu lan?
Bai.
Non dago poztasuna?
Zaletasun horrekin jaio nintzen. Kanpo ikerketan asko ibili naiz, baina baita artxibo ezberdinetan ere, dokumentuak miatzea eta aurkikuntzak egiteak poztasun berezia ematen dizu. Ikasten joaten zara eta hori oso pozgarria da. Orain kotxea daukat eta aparkalekua ere bai, baina ez naiz ateratzen, beldurtu egiten naiz. Bide txarrenetan ibili naiz eta, batzuetan, egun berean Madrilera joan eta etorri egin dut.
Hamaika pasadizo izango dituzu.
Erronkarira maiz joan naiz. En casa del jabonero el que no cae resbala , esaten da eta beti akatsaren beldur ibiltzen naiz lanbide honetan. Zentimetro batzuen kezkarengatik Erronkarira joan izan naiz informazioa egiaztatzera.
Baduzu ordenagailurik?
Ez. Nik idazteko makinan egin izan dut lan beti, nire aitak bezala. Orain, ordea, eskuz idazten dut. Atzera egin dut. Askok esaten didate ordengailuarekin ongi moldatuko nintzatekeela, baina... Dena den, teknologia berriak oso aberasgarriak iruditzen zaizkit, orain Eusko Ikaskuntzan nire lan guztiak digitalizatzen ari dira.
Ezagutzen duzu gaur eguneko gizartearen aldaketak biltzen dituen etnografo gazterik?
Ibiliko dira. Asko zaletasunarekin hasten dira, baina zailena ez da liburu bat, bi edo bost idaztea. Zailena konstantzia lortzea da. Etnografia eta historia ezkonduta daude, ez dakizu non amaitzen den bat eta non hasten den bestea. Konstantzia lan guztietan da beharrezkoa, eta hori da zailena. Orain beka batzuk ematen dituzte, baina horiekin ezin da gehiegirik egin.
Erakundeek ikerketaren alde lan nahikoa egiten dutela iruditzen zaizu?
Gehiago lagundu beharko lukete, bai. Ni bezalako ikertzaileen amaiera heltzear dago.
Ez duzu taldean lan gehiegirik egin.
Ez. Nire kabuz aritu naiz beti eta nire baitan jaiotako gaiak aztertu ditut. Julio Caro Barojak esan zidan taldean lan egingo banu, egin dudana egitea ezinezkoa izango litzatekeela, ezin dut taldeko arauen pean lan egin, ezinezkoa egiten zait. Non da gogoa, han da nire zangoa.
Erretiroa hartzeko asmorik baduzu?
Laster hartuko dut definitiboa, bitartean lanean jarraituko dut.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |