|

Enpresa, sindikatu eta Udal Elkarteko kideak, Zumaian egin zuten bileraren ondoren.argazkia: utzitakoa
zumaia. Urola Kostako Udal Elkartea eta eskualdeko udalek Lanera! programa jarri zuten martxan duela bi urte, eskualdeko enpresetan euskara plana bultzatzeko. Une honetan eskualdeko sei enpresa ari dira euskara planak garatzen eta datozen hilabeteetan beste enpresa batzuk programan sartzea aurreikusten du Mankomunitateak.
Urola Kosta Udal Elkarteko arduradunek prentsa ohar bidez nabarmendu zutenez, enpresa batean euskara plana garatzeko ezinbestekoa da enpresako arduradunen eta zuzendaritzako kideen inplikazio eta borondatea. Baina horrekin batera guztiz beharrezkoa da langileek eta sindikatuek ere parte hartzea.
Hori dela eta Mankomunitateak eta eskualdeko enpresetako ordezkari sindikalek prestakuntza saio bat egin zuten lehengo astean, Zumaiako Foronda kultur etxean. Guztira, 30 pertsona elkartu ziren: Urola Kostako Udal Elkartea, eskualdeko euskara teknikariak, Urola Kostako LAB eta ELAko ordezkariak eta eskualdeko enpresetako ordezkari sindikalak (17). Saioak euskara planak zer diren ikustea, Lanera! programa azaltzea eta elkar ezagutzea zuen helburu.
Bileran hainbat ondorio atera zituzten. Besteak beste, aldaketak beldurra eragiten duela jakinarazi zuten enpresetako kideek, baina horren euskalduna den eskualdean euskarari bidea egin behar zaiola nabarmendu zuten. Poliki-poliki euskara enpresaren lan prozesu eta kudeaketako alor gisa hartu behar dela azaldu zuten hitzordura gerturatu zirenek. Sindikatuetako ordezkariak prest agertu ziren bide horri ekiteko eta Udal Elkartearekin eta Udalekin elkarlanean aritzeko.
Lanera! programaren arduradunek eta ordezkari sindikalek konpromisoa hartu zuten aurrerantzean harremanetan jarraitu eta programaren barruko gaiei buruzko informazioa elkarri helarazteko. Udal Elkarteko Euskara Zerbitzuaren balantzea oso positiboa izan da: "Elkarlanarekin hainbat enpresatan euskara planen gaia mahai gainean jarri ahal izango da eta euskararen normalizazioa bultzatu".
'lanera' buletina Urola Kostako Udal Elkarteak maiatzean Lanera buletina egin eta banatu zuen lehenengoz, euskara planaren inguruko gorabeheren berri emateko. Uztailean bigarren alea kaleratuko duela jakinarazi zuten.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |