|

Legazpiko Telleriarte auzoko bizilagun batzuk, astelehen arratsaldean, plazan.
a STEBURU honetan Legazpiko Telleriarte auzoko jaiak ospatuko dira, Nekazarien Anaidia, Uztarri eta Arrizabala elkarteek antolatuta. Legazpiko baserri-auzo honetako San Joan festek tradizio handia dute eta, hala, bizilagunek Udalaren eta herriko hainbat enpresen laguntza jasotzen dute urtero.
Izan ere, Telleriartek historia luzea du eta herriko baserri-auzo garrantzitsuenetakoa da. Nekazaritzaz gain, olek eta meatzek garrantzia handia izan dute bere bilakaeran. Baita Patrizio Etxeberria enpresak ere: garai batean Legazpira heldu ziren etorkinetako asko eta asko bertan eta Brinkolan jarri ziren bizitzen herri gunera joan aurretik. Hala, egunero bi autobus irteten ziren aipatutako bi auzoetatik: bata ikasleena eta beste langileena. Garai hartan bi taberna zeuden Telleriarten. Janari denda txiki bat ere izan zen bertan.
Egun biztanle gutxiago daude: 200 bat lagun bizi dira, 50 bat etxetan. Tabernak eta denda aspaldi itxi zituzten, baina horrek guztiak ez du auzoa gainbehera denik esan nahi. Azkenaldian berrikuntza garrantzitsuak izan dira: duela 25 bat urte beheko errepidea asfaltatu zuten, duela 10 bat plaza egin zen eta hamarkada honetan bertan gasa iritsi da.
Dena den, Arrizabala elkarteko Mirari Inzak eta Tomas Gerrak azaldu dutenez, oraindik badituzte hainbat eskari. Premia nagusia trafikoa gutxitzea da. Auzotik pasatzen den bidea estua eta arriskutsua da eta bizilagunek saihesbidea egitea nahi dute. Horretarako dirua behar da eta Plan Orokorrak, errepidearekin batera, auzoan etxebizitzak egitea ere aurreikusten du.
Hasiera batean 60 egin nahi ziren, baina bizilagunek gutxiago eraikitzea eskatu zuten eta, azkenean, 49 izango dira. Gainera, parke bat egingo da eta Ubitarte Errota ekipamendurako erabiltzeko asmoa dago.
Gerra eta Inza gustura daude egitasmo hauekin guztiekin, baina etxebizitzak lehenago egin behar zirela uste dute. "Duela 12 urte egin izan balira, hobe. Orduan auzoan gazte gehiago zeuden eta joan egin behar izan ziren. Egun, ez dago 17 eta 25 urte bitarteko bat bera ere. Pixkanaka, auzoa zahar-tzen ari da", aipatu dute.
Gainera, auzoan ez da koadrilarik sortzen. "Lehen eskola hemen zegoenez, koadrila bertan sortzen zen. Egungo gazteak herrira joaten dira eta bakoitzak bere koadrila du bertan", azaldu dute Mirari Inzak eta Tomas Gerrak.
Dena den, horrek ez du esan nahi auzoan girorik ez dagoenik. Garai batean bizilagunak Arrizabala izeneko harriaren inguruan elkar-tzen ziren eta egun, berriz, bertako bi elkarteak eta plaza dira Telleriarteko bizilagunen topaleku. Edozein aitzakiak balio du biltzeko eta bazkari edo afari pasa egiteko: Udalari aurkeztu beharreko eskaerak adostea, San Joan festak, abenduaren 8ko jai eguna, San Martin eta San Isidro jaiak…
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |