Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

San Joan sua piztu eta ekintza ugarirekin ospatuko dute eguna eskualdeko herrietan

Azpeitiko Udalak bigarren urtez jarraian herriko enparantzan egingo du ekitaldia

Caritas eta Odol Emaileen elkarteak Azkoitiko Urrezko Intsigniak jasoko dituzte larunbat arratsaldean

Kristina Fernández enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

Azpeitia. San Joan festak ospa-tzeko ekitaldi ugari izango dira eskualdean datozen egunetan. Honela, Azpeitia, Azkoitia eta Zestoako herrietako txoko guztietan piztuko duten suaz gain, beste hainbat ospakizunez gozatzeko aukera izango dute herritarrek.

Azpeitiko Udaleko Festa Batzordearen helburua Sanjoanetako suaren inguruko giroa piztu eta usadio zaharra berreskuratzea da eta, horretarako, bigarren urtez jarraian, sua piztuko dute herriko plazan.

Itsasi dantza taldeak eta Juan de Antxieta musika eskolako ikasleek lagunduta, Su festa egingo dute plazan 21.30ean eta, bi taldeekin bat eginik, musika eta dantza bidez herritarrek ere parte har dezatela eskatuko dutela aurreratu zuten arduradunek. Txistulari taldeak kalejira egingo du eta, 22.00etatik aurrera, txalaparta eta dantza izango dira ikusgai.

Urrestillan, berriz, 21.00etan botako dute suziria eta, jarraian, herri afaria egingo dute. 23.00etan Zuhai-tzaren sartze ekitaldia egingo dute eliz atarian eta, gauerdian, San Joan sua piztuko dute plazan.

"Urrestillako plazan azken urteetan egin dituzten etxe berriak direla eta sua herrigunetik atera behar izan genuen, baina aurten, plazan egingo dugu berriro. Txikiagoa izango da baina festaren ekitaldi nabarmenena dela kontutan harturik, hobe dela uste dugu", adierazi zuen Festa Batzordeko kidea den Amaia Aranagak.

Azkoitiari dagokionez, urteroko ohiturari jarraituz, Udalak Urrezko Intsigniak banatuko ditu San Joan bezperan. Larunbatean, 19.00etan hasiko den ekitaldian, Caritas eta Odol Emaileak elkarteak izango dira aurtengo omenduak.

Afalostean Balda plazan bilduko dira herritar guztiak suaren piztuera ikusteko. Musika eta dantza uztartuko dituzten emanaldian, udal musika bandak, Bizkargi musika eskolako gazteen dantza taldeak, Iraurgi abesbatzak eta Parrokiko abesbatzak hartuko dute parte.

Matadeixeko kideek ere festa berezia antolatu dute. Bazkaldu ondoren, Jesús Franco zuzendariaren Dracula filma ikusiko dute eta gaua iritsitakoan sua piztu eta festa egingo dutela aurreratu zuten antolatzaileek.

Zipristinen eskutik Zestoako Zipristin Aisialdi taldeak Zipristinak sutara jarri diote izena larunbate egingo duten ekimenari. "San Joan bezpera euskal egutegian egun berezia da: mitologiaz eta misterioz beteriko eguna, urteko egunik luzeena... Horregatik, euskal mitologian murgiltze aldera, hainbat ekitaldi antolatu ditugu", azaldu zuten kideek.

Ekitaldiak, film emanaldi batekin hasiko dira eta, ondoren, akelarrea egingo dutela azaldu zuten Zipristineko arduradunek. Umeentzako Kalabaza Tripontzia filma eskainiko dute kultur etxean 17.00etan eta, pelikula amaitutakoan, jateko eta edateko aukera izango dute herriko haurrek.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
POLÍTICAEuskadi
FRANQUISMO
Aún perduran en calles y paredes los símbolos de la dictadura
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |