|

Floreaga ikastetxeak egindako azken jaialdian parte hartu uzten haur batzuk.argazkia: utzitakoa
Azkoitia. Ikasturtea amaiera iristearekin batera, ikastetxe eta eskola desberdinek urtean zehar eginiko lanaren emaitzak erakusten dituzten. Modu honetan, Azkoitiko Floreaga ikastetxeak eta Azpeitiko Juan de Antxieta musika eskolek festa giroan ospatuko dituzte gaur udako oporraldiaren etorrerako jaialdiak.
Floreaga salestar ikastetxeak bi urtean behin egiten du urte amaierako festa -azkena orain bi urte ospatu zuten- ikasle, irakasle eta gurasoak Gurea udal pilotalekuan bilduko dira gaur. Festa 19.00etan hasiko da eta nahi duten guztiek hurbildu ahal izango dute, sarrera guztiz doan izango baita.
"Orain bi urte, Floreagaren 75. urtemuga zela eta, Floriako Zinemaldia izan zen jaialdiaren gai nagusia. Aurten, berriz, Walt Disneyren pertsonaia ezagunenak eta hunkigarrienak gure aurrean arituko dira dantzan eta kantatzen", azaldu zuten arduradunek.
Besteak beste, Mulan, Mowgli, Edurnezuri, Aristokatuak, Sirenatxoa, Mari Errauskin, Aladin, Peter Pan, Mary Poppins, Lilo eta Stich, Lehoi Erregea eta Notre Dameko konkordunaren emanaldiaz gozatzeko aukera izango da.
Emanaldi handia Azpeitiko Juan de Antxieta musika eskolako ikasleek ere gaur eskainiko dute urte amaierako jaialdia. Udalak Asteburu Musikalak egitasmoaren baitan kokatu duen emanaldia, Izarraitz pilotalekuan egingo dute eta 19.30ean hasiko da. Bertan, 200 haur inguruk parte hartuko dute, abestu, dantzatu eta instrumentuak joz.
"Urtean zehar nahiko festa eta kontzertu txiki egiten ditugu, eta hau da eskaintzen dugun emanaldi handiena. Ikuskizun honen bitartez, ikasturtean zehar ikasleek eginiko lan guztiaren emaitza erakutsi nahi dugu", azaldu zuen Mari Jose Bikendik, musika eskolako zuzendariak.
Musikaren hastapen mailatan dabiltzan haurrak, ahots heziketa, baleta, txistu taldea, pianoa eta teklatua, akordeoi taldea, orkestra txikia, gitarra, trikiti taldea, abesba-tzak eta perkusio taldeak arituko dira eta Jhon Lennon, Pirritx eta Porrotx, Vivaldi edota Sorotan Bele talde eta artisten abestiak entzuteko aukera izango da. >k.f.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |