|

tolosa. Tolosako Udaberri Dan-tzari Taldearen 50. urtemugako argitalpena aurkeztuko dute bihar Tolosako Gorrotxategi gozo-dendan, plaza Zaharrean, 20.00etan.
Aurreko larunbatean taldeko belaunaldi guztiak dantzan jarri zituen kalejira eder eta ikusgarriaren ondoren, eta 50. urteurreneko ekitaldiekin jarraituz, aldizkari formatua duen argitalpena kaleratuko dute.
Lan hau Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitzaren eta NOTICIAS DE GIPUZKOA egunkariaren lagun-tzari esker eta herriko hainbat erakundek eskaini duten babesari esker kaleratu da.
48 orrialde izango ditu argitalpenak eta Udaberrirekin erlazionatutako hainbat gai jorratzen dira. Hala, taldearen historiari errepaso bat ematen zaio eta sortzaileei eta belaunaldi ezberdinetako ordezkariei egindako elkarrizketak jasotzen dira. Honez gain, zenbait herritar ezaguni egindako inkestak ere irakurri ahal izango dira, esate baterako, Edurne Ormazabal kazetariari, Abraham Olano txirrindulari ohiari, Kike Amonarriz telebista aurkezleari, Ainhoa Arteta sopranoari edota Iñaki Letamendia txistulariari.
Bestalde, adituek taldeari buruz idatzitako iritzi artikuluak ere jasotzen dira. Argitalpenean Udaberri taldeak San Juan festetan dantzatzen duen Bordon dantza eta honen etorkizunari buruzko hainbat artikulu ere irakur daitezke. Modu berean, bertso bat , komikia eta bestelako bitxikeriak ere bildu dira.
Argazkiek ere tarte berezia izango dute urteetan jasotako taldeko argazkiak eskuratu dituzte, 50 iruditik gora. Taldean izan diren partaide guztien zerrendak ere jaso dituzte eta urteurreneko ekitaldien egitaraua aurreratzen da argitalpenean.
Lan hau asteburuan zehar doan banatuko dute Hitza eta NOTICIAS DE GIPUZKOA egunkariekin batera eta igandean, San Joan egunean, goizeko prozesioan. >m.s.s.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |