Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Foru Aldundiak Pasai Donibaneko mendi hegalak egonkortuko ditu

proiektua idazteko enpresa bat kontratatzeko lehiaketa deitu du hilabete honetan

enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

pasaia. Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Pasaiako Udalak, martxoan sinatu zuten hitzarmenaren baitan, Lurralde Antolaketako Zuzendaritzak Donibaneko mendi hegalak egonkortzeko proiektua idazteko laguntza teknikoa lehiaketaren bidez kontrata-tzeko deialdia zabaldu berri du.

Aukeratutako enpresak lau hilabete izango ditu txostena presta-tzeko eta, gehienez, 37.400 euro jasoko ditu. Proiektu honek Donibaneko barrutiko hirigunean mendi hegalak finkatu eta egonkortzea du helburu.

Jarduera honek, aurrez, 950.000 euroko finantzazioa du eta guztia Gipuzkoako Foru Aldundiak ordainduko du. Horrekin, proiektua idatzi eta ondoren lehenengo fasea egingo dute. Aurrekontu honekin San Pedroko maldak egonkortuko dituzte baita.

Foru Aldundiak, gainera, beste proiektu batzuetan parte hartuko du, hala nola San Pedroko alkateordetza eta alboko eraikinaren berritzea -aurrekontua 600.000 euro dira. Horietatik Aldundiak 474.100 euro jarriko ditu eta Udalak 125.900-, Ciriza etxearen birgaitzea bukatzea -antzerki eta kultur ekipamendu izango den eraikin honetako aurrekontua 853.500 euro dira. Horietatik Aldundiak 220.730 euro jarriko ditu, Udalak 22.000 eta Urban programatik 610.700- edota San Pedroko Arraunlari kalea urbanizatzea -aurrekontua 1,4 milioi eurokoa da. Horietatik Aldundiak 937.500 euro jarriko ditu eta Urbanek 462.500-.

Bestalde, Antxo Iparra urbaniza-tzeko proiektua -aurrekontua: 596.000 euro. Horietatik Aldundiak 386.000 euro jarriko ditu eta Udalak 210.000- eta Pablo Enearen birgai-tzea -aurrekontua 1,7 milioi. Aldundiak 432.000 euro jarriko ditu, Udalak 43.000 eta Urbanetik 1,2 milioi jasoko dira- egingo dituzte.

Izaskun Gomezek, Pasaiako alkate ohiak, azaldu zuen hitzarmen ona iruditzen zitzaiola: "Jarduera horiek beste atal bat dira udalerri honen berritzean. Eta berritze hori ulertu behar dugu eredu ekonomiko berri baten premia bezala eta prozesu estrategiko gisa". >a.m.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
DEPORTESFútbol
COPA DEL REY
El Real Unión se medirá al Real Madrid en dieciseisavos de la Copa
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |