|

Axular Lizeoko kultur taldean aritu diren ikasle eta irakasleak.
ikasle guztiei zuzendutako ekintzak prestatzen ditu elkarteak. Jon Iruretagoiena, Gabirel Gartzia, Ainara Tedone eta Irati Santacruz izan dira aurten taldean parte hartu duten gazteak. Xabier Mendarte, Amaia Olkotz eta Esteban Mitxelena irakasleen laguntza izan dute. "Ikasturte hasieran taldean sartzeko deialdia egiten da. Lehenengo bilerara ikasle gehiago etorri ohi dira urtero. Horietatik lau bakarrik gelditu dira aurten", aipatu du Mendartek.
Kultur taldea "ikasleen nahiak zeintzuk diren ikusten" saiatzen da. Taldea astelehenetan bildu da, jolasaldietan. "Beste ordu bat behar izan dugunean, eskatu egin dugu", esan du Iruretagoienak. Axular Lizeoak, Elhuyarrekin batera, ikastetxean euskararen egoera aztertu eta hizkuntzaren inguruko beharrak ikusi ditu. "Gaztelera nahiko entzuten dugu zentroko pasilloetan", aipatu du Mitxelenak. Kultur taldeko kide izateak lan handia suposatzen du. Gazteak, ordea, pozik agertu dira lortutako emaitzarekin. "Ikasleen-tzat esperientzia aberasgarria da. Asko ikasten da antolaketa lanetan", esan du Olkotzek. "Kultur taldea nolakoa den ikustera etorri ginen hasieran. Euskararen erabilera sustatzea ideia erakargarria iruditu zi-tzaigun eta horretan aritu gara", adierazi du Iruretagoienak.
Ekintza berriak prestatzen saia-tzen dira kultur taldeko kideak. "Ikasturte hasieran proposamenak jasotzen dira. Agian ezin dira guztiak garatu. Kopurua mantentzen saiatzen gara behintzat", azaldu du Olkotzek. Apirilaren 7an Udaberriko Festa antolatu zuten. "Hamaika Bertute bertso taldearekin jarri ginen harremanetan, mahai jokoak prestatu genituen eta gazteentzako kontzertu bat ere antolatu genuen", azaldu du Gartziak. Urtero euskarazko pelikula bat ikustera joaten dira ikasleak. "Aurten, Kutxidazu bidea, Ixabel ikusi genuen".
Ekitaldi hauek guztiak aurkezteko gelaz gela joan dira gazteak eta, horretarako, eskola orduak erabiltzen dituzte. Egin beharreko lana lauren artean banatu dute, beti ere irakasleen laguntzarekin. "Taldean jende gehiago nahiko genuke. Dena den, emaitzak onak izan dira aurten". Batxillergoko 2. mailako zenbait ikasleren laguntza izan dute, Xurrumurru aldizkaria argitara-tzeko orduan, besteak beste. "Ikasleen gogoei irtenbide bat emateko bidea da. Bertan, haiek egindako zine kritikak, komikiak eta idatzitako istorioak biltzen ditugu", esan du Mendartek. Martxoan argitaratu zuten azken alea. Bertan, Ander Belsue, Mara Sánchez, Oier Pagaegi eta Adrian Hugo Llorente ikasleek hartu dute parte.
Euskal musika sustatzeko Piraten Azoka antolatu zuen Axular Lizeoko kultur taldeak. "Hizkuntzaren erabilera zein puntutara iristen den ikusteko, garbantzuekin haurren-tzako jolas bat egin genuen", azaldu du Santacruzek. Kilometroak eta Korrikaren berri emateko kartelak ere jarri zituzten, besteak beste. Lau gazteek ez dakite datorren urtean taldean jarraituko duten. "Batxillergoko 2. mailakoek, selektibitatea dela eta, denbora gutxiago daukate. Dena den, DBHko 4. mailan aurten badago lan egiteko gogoa azaldu duen talde bat", esan du Olkotzek.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |