|

oñati. Oñatiko Txantxiku ikastolak ekitaldi ugari antolatu ditu biharko, ikasturtea amaitzeko. Jaialdia 17.30ean hasiko da haurrentzat prestatu dituzten ekintza ezberdinekin: karaokea, esku lanak eta tailerrak, besteak beste. 19.00etatik aurrera Patxi Perez eta Alaitz Telletxea musikariek festa girotuko dute herriko plazan. Bertan, Txantxikuko arduradunek txosna bat jarriko dute jendeak patata tortilla, txorizoa, sagardoa eta ardoa dastatzeko aukera izan dezaten.
Ospakizunek gauean jarraituko dute. Oraingo honetan, gaztelekuko eszenatokian Sospechosos eta Combat rock musika taldeen abestiak entzun ahal izango dira. Halaber, ikastolako Euskaraz bizi egitasmoaren baitan sortu den gurasoen euskara taldekoek Euskaraz blai, gurasook ere bai goiburua duten pegatinak banatuko dituzte.
Bestalde, ikastetxearen berrogeigarren urteurreneko kamisetak ere jarriko dituzte salgai. >a.d.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |