|

bergara. Musikak protagonismo berezia izango du datozen egunetan Bergaran. Era honetan, larunbatean Mariaren Lagundiko elizak bere ateak zabalduko dizkio Oñatiko Ganbara Txiki abesbatzak emango duen kontzertuari. Emanaldia 19.30ean hasiko da. Egun berean, udal txistulari bandak herriko kaleak alaituko ditu San Juan bezperako kalejirarekin, 20.00etatik aurrera. Igandean, berriz, Bergarako Gabero eta Ordiziako Oroit Txiki abesbatzek hartuko dute lekukoa Mariaren Lagundian, 19.00etan.
Hurrengo hitzordua hilaren 28an izango da. Kasu honetan, San Pedro parrokian herriko Orkestra Sinfonikoaren ikuskizun musikala izango da entzungai, 20.00etan. Ekainaren 29an, udal musika bandak aintzinako garaiak gogorarazteko, dantzaldia egingo du Espoloian (22.30ean). Bukatzeko, hilaren 30ean, musika eskolako talde instrumentala, kantu ikasleak eta orfeoiak elkarrekin arituko dira taula gainean. >a.d.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |