Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Alkoholimetroaren proba egiteko aukera izago da astelehenean Hernaniko festetan

'pasatu gabe primeran pasatzen dakit'agiria jasoko dute negatiboa ematen dutenek

enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

hernani. Eusko Jaurlaritzaren Drogamendekotasun gaietarako zuzendaritzak Alkoholik adingabekoei? Tantarik ez kanpaina jarri du martxan, eta Hernaniko Osasun eta Gizarte Ongintzarako Udal Patronatuak bat egin du horrekin.

Sanjoanen baitan, astelehenean, karpa txuri bat jarriko dute Gudarien plazan 18.30etik 21.30era. Bertan, nahi duenak alkoholimetro proba egiteko aukera izango du. Proba hori egin eta negatibo ematen dutenei agiri bat emango diete idatzi honekin: Agiri honen bitarteaz ziurtatzen dut badakidala primeran pasatzen pasatu gabe .

Txus Conjil Hernaniko preben-tziorako udal teknikaria da. Berak azaldu zuenez, "patronatuan pentsatzen dugu euskal gizartean oso toleranteak garela edari alkoholdunekin eta helduok ardura handia dugu gai honetan".

"Hamaika bider aipatu dugu gazteek gehiegi edaten dutela eta pena dela jaietan nola ibiltzen diren ikustea. Egia da adin txikiko neska-mutil askok gehiegi edaten dutela, bai jaietan, kalean, tabernetan, txosnetan eta baita etxeetan ere. Baina egia da, aldi berean, helduok erosi, eman edota saltzen dizkiegula edari alkoholdunak" gaineratu zuen. Bigarren egia hori gutxitan ikusi nahi izaten dela adierazi zuen.

"Alkohola edatea helduon eskubideetako bat da, baina eskubideen gainetik ardura dugu, besteak beste, neska-mutilak babesteko ardura", amaitu zuen. >a.h.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
MIRARTECultura
BERGAMÍN
Amigos del poeta José Bergamín reivindican su figura como escritor
UN VERANO MUY NUESTRO
ZEANURI CONSERVA GRANDES VESTIGIOS
El túnel del tiempo
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |