
donostia. Urteko egunik luzeena eta, ondorioz, gau motzena izango da gaurkoa, ekainaren 21a: Udako Solstizioa. Hori dela eta, Zien-tziaren Kutxaguneak gertaera astronomiko horrekin lotutako jarduera sorta antolatu du gaurko, Miramonen kokatutako bere egoitzan.
Ekitaldiak 11.00etan hasiko dira, haurrentzako Eguzki-ibilbidea ekimenarekin. 14.00ak arte luzatuko den bide horren bitartez, gaztetxoek eguzkiak naturan eta elementuengan duen eraginean sakonduko dute. 20.00etan, berriz, gaueko bisita egiteko aukera egongo da Zientziaren Kutxaguneko instalazioetan. Jarduerak 21.30etik 22.30era antzeztuko duten Urteko gaurik laburrena ikuskizunarekin amaituko dira. Zientzia eta gorputz espresioa elkartuko ditu emanaldi honek.
Informazio gehiago nahi izanez gero, 943 012901 edo 658 756914 telefono zenbakietara deitu daiteke, eta Elena Rosalesengatik galdetu.>n.g.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |