Diario de Noticias de Gipuzkoa

Gipuzkoa      Euskadi      España/Mundo

Country doinu dantzagarriak eta trikitixa Kilometroak iragartzeko

bergarako bertso eskolakidatzi du aurtengo kantua

'Argi da' abestiak herriko Aranzadi ikastolaren iragana eta etorkizuna jasotzen ditu

Kilometroetako koordinatzaileak Arantzabal eta Elortzarekin.argazkia: a. garcia

a. zabaleta enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

donostia . Helburua argi zeukaten: "Uda honetan festa, taberna, txiringito, irrati eta abarretan en-tzutea eta jendeak disfrutatzea". Horretarako, country erritmo dantzagarriak eta erraz harrapa-tzeko moduko estribilloa aukeratu dituzte. Datorren urriaren 7an Bergarako Aranzadi ikastolak antolatuko duen Kilometroak 2007 festak abestia badu jada eta egun horretako leloari jarraituz (Argi daukagu) , Argi da izenburua jarri diote.

Herriko Jardun euskara elkarteko bertso eskolako lagunek osatu dute abestiaren letra. Bertso doinu zahar bat hautatu dute, "motza eta bizia", Aitor Arantzabal bertso eskolako kideak atzo Donostian egin zuten aurkezpenean azaldu zuenez. Estribilloak, berriz, festako leloa errepikatzen du behin eta berriro.

"Jarduneko bertso eskolakoon-tzat erronka polita izan da Kilometroetako kantua egitea, lan desberdin eta garrantzitsua, izango duen sona handia dela badakigulako", gaineratu zuen. Prozesuan jende askok hartu duela parte ere azpimarratu zuen eta ikastolaren baitan ere inportantea den elkarlana azaleratu nahi izan dutela aipatu zuen.

Kronologikoki antolatutako lau bertso idatzi dituzte: ikastolaren egoitzan bertan, garai batean Bergarako Errege Seminarioa zenean, wolframioa aurkitu zuten Elhuyar anaiei egiten die aipamena lehen bertsoak, Kilometroak 2007ko logoak ere haiek baititu gogoan. Bigarren bertsoak ikastola eta herriaren arteko harremana du ardatz, hirugarrenak euskara eta azkenak etorkizunera begira ikastetxeak aurrean dituen erronkak.

musika Letra osatuta, Belceblues musika taldeko kide eta Aranzadi ikastolako irakasle Asier Elortzak jarri zion musika abestiari. Country doinuak aukeratu zituen, piano, biolin eta trikitixak lagunduta. Azkenean, 12 pertsonak hartu zuten parte Arrasateko Shot estudioetan egindako grabazioan, ikastolako haurrak tartean. Biodeoklipa ere grabatu zuten, Goiena komunikazio taldearen lagun-tzarekin.

Abestia badu jada Kilometroak 2007k, festako logoa duen kamiseta eta bestelako arropa ere salgai dago, ibilbidea zehaztuta... Gero eta gutxiago geratzen da Gipuzkoako ikastolen jai egun handia iristeko. Giroa berotzen jarraitzeko, hainbat ekitaldi ari da antolatzen ikastola azken hilabeteotan. Hurrengoa, besteak beste, larunbatean Bergaran bertan Realeko beteranoek herrikoen kontra jokatuko duten futbol partida izango da.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
DEPORTESCopa
REAL UNIÓN-BETIS
El Real Unión se enfrentará al Betis en los octavos de final de la Copa del Rey
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Destacados
LA FRASE
Realeko beteranoek Bergarakoen kontra partida jokatuko dute etzi Kilometroen ekimenen baitan
Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |