Diario de Noticias de Gipuzkoa

Ziritik

Dulce eztia

por Xabier Euzkitze enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

A
pustuak irabazteko asmoz egiten dira, baina edozer baino nahiago nuen azkena galdu izan banu. Bizargorriri egunkaritik egunkarira egindako trabesa irabazi diot -afaria nahi duanean!- eta Reala bigarren mailan izango da datorren denboraldian. Pena ematen du, eta amorrua, baina ez da kasualitatez edo zorte txarrez jaitsi, ez eta gutxiagorik ere, merezi duen tokian dago. Zuzendaritza eta jokalariak, borondaterik onenez ari izan badira ere, bigarren mailakoak dira. Zaleak ez.

Igande arratsean adiskide dudan Athleticzale porrokatu batek Mexikotik bidalitako argazki bat iritsi zitzaidan mugikorrera. Hoteleko igerilekuaren barnean zegoen tabernatik igorria zen, Athleticen kamiseta soinean zuela. Julio Ibarra amorratua da halakoak bidaltzen. Berehala erantzun nion: susmoa diat laster izango dugula berriz Reala-Athletic derbia. Aurki arte! Eta, egiari zor, ez dut uste Reala lehen mailara puska batean igoko denik. Ulertu didazue, ala?

Koadrilan ere baditut Athleticen jarraitzaile sutsuak, Josu txikia da horietako bat. Futbolean ez, baina beste gauza askotan jotzen dugu parean. Duela urte mordoska disko trukean aritzen ginen, elkarrekin musika en-tzuten ere bai. Koadrilako beste batzuek irri egiten ziguten. Josuk maiz esan ohi zidan: Euzkitze, nora joan behar duk kanta eder bat entzunez nigar egiteko gauza ez denarekin? Hauek sekula ez ditek gure sentsibilitaterik ulertuko. Lehengo astean, Dulce Pontes xarmagarriak Kursaalen eskainitako kontzertuan, Josuz oroitu nintzen.

Magia eta misterioz beteriko emanaldia izan zen, ezinago ederra. Dulceren ahotsaren eztiaz haratago, haren adierazkortasunak denok harrapatu gintuen. Bi aldiz oholtzara itzuliarazi ondoren, inork espero ez zuela, Maitia nun zira eskaini zigun a capella. Eta Josuren esaldia burura etorri niri: hau entzunda nigar egiten ez duenarekin nora joan behar duk? Nik saio ederra egin nuen. Muito obrigado, Dulce!

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
DEPORTESFútbol
COPA DEL REY
El Real Unión se medirá al Real Madrid en dieciseisavos de la Copa
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |