Diario de Noticias de Gipuzkoa

Cultura      Ocio      Cartelera      Comunicación      Televisión      Pdf

Basterretxea eta Zumetaren lanak jaso ditu aurtengo Artea Oinez erakusketak

86 lanek osatzen dute nafarroa oinez festaren baitan egindako esposizioa

Uztailaren 20ra arte Donostia Ernest Lluch aretoan izango da ikusgai

Ernest Lluch kultur etxeko erakusketan den Paul Montagueren 'Push-Pull' eskultura.argazkia: iker azurmendi

arantzazu zabaleta enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

donostia. Nestor Basterretxea, Dora Salazar, Juan Luis Goenaga, Baroja Collet eta Jose Luis Zumeta bezalako izenekin batera, Viana eta Nafarroa guztiko artista gazteenak agertzen dira aurtengo Artea Oinez erakusketan. Nafarroa Oinez festari laguntzeko, bost urte badira eskultura eta margo lanekin erakusketa osatu eta Euskal Herrian zabaltzen dutela. Aurten 86 artelan bildu dituzte eta Iruñea, Gasteiz eta Lizarra bisitatu ondoren, Donostiako Ernest Lluch kultur etxean da esposizioa uztailaren 20ra arte.

"Kalitatezko erakusketa" antolatu nahi zutela garbi zuten Vianako Erentzun ikastolakoek, aurtengo Nafarroako ikastolen festa prestatzeko arduradunek. Olioa, akrilikoa, collage a, teknika mistoa, eskultura, litografia, grabatua, argazki digitalak... Horiek guztiak bildu eta Anoetako futbol zelaiaren azpiko aretoan ikusgai jarri dituzte. Nahi izanez gero, salgai ere bai. Artelan guztiak agertzen dituen erakusketari buruzko liburuxka ere banatuko dute, hiru euroren truke. Finean, aberastasun artistikoaz eta gaztetxoengan duen fun-tzio didaktikoaz gain, horrelako ekimenen helburua eta Nafarroa Oinez festarena bere osotasunean dirua lortzea baita.

Artea Oinez ekimena Donostiara datorren laugarren urtea da aurtengoa, baina aurreko edizioetako Okendo kultur etxeko pareten lekukoa Ernest Lluchekoek hartu dute oraingoan. Gipuzkoa utzi eta udara bukaeran Vianan izango da erakusketa, urriaren 21eko Nafarroa Oinez baino lehen.

eraikin berria Vianako ikastolak eraikin berri bat altxatzeko helburua du Nafarroa Oinez festan lortuko duen diruarekin, sei urtetik beherako umeentzat. Erentzun ikastolako zuzendari den Aritz Lizarragak azaldu duenez, ikasle kopuruak gora egiten du urterik urte eta datorren ikasturterako matrikulazio datuek egungo 116 ikasleak gaindituko dituztela diote.

Erentzun ikastola 1977. urtean zabaldu zuten eta egungo eraikina 1992. urtean antolatutako Nafarroa Oinezen lortutako diruarekin bukatu zuten. Egun hiru urtetik beherakoentzat haur eskola dute, Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza. 12 urtetik aurrera normalean ikasleek Arabako ikastoletara joan behar izaten dute Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoa euskaraz ikasi ahal izateko.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
MIRARTECultura
TÍTERES
El Centro Internacional del Títere de Tolosa prevé abrir sus puertas en 2009
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |