Diario de Noticias de Gipuzkoa

Gipuzkoa      Euskadi      España/Mundo

bai euskarari ziurtagiriak irudi berria aurkeztu du

Euskal Herriko 1.500 enpresa eta entitate baino gehiagok lortu dute agiria

enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

donostia. Bai Euskarari ziurtagiriak zazpi urte bete ditu eta hori ospatzeko eta Ziurtagiriaren Elkartea aurkezteko ekitaldia egin zuten atzo, Donostiako Kursaalen. Hemendik aurrera, agiria enpresa eta elkarte gehiagotara zabaltzeko ardura izango du Kontseiluaren lekukoa jaso zuen elkarte berriak, Elkarlanean eta kalitatean urrats bat lelopean. "Elkarlanean urrats bat denon artean hobetu eta sendotuko dugulako Bai Euskarari Ziurtagiria, eta, kalitatean, ziurtagiria lan munduaren euskalduntzean eragiteko tresna eraginkorra delako, etengabe hobetzen ari dena", azaldu zuen elkarteko zuzendari izendatu zuten Rober Gutierrezek.

Atzoko ekitaldiko protagonistak, ordea, jada agiria lortu duten 1.500 enpresak izan ziren eta haien ahalegina aitortzeko Jorge Oteizaren artelan bat eman zien elkarteak. "Orain dela bi urteko ekitaldian kopurua bikoiztuko genuela agindu genuen, eta hitza bete egin dugu", azpimarratu zuen Kotseiluko idazkari nagusi Xabier Mendigurenek.

Ekitaldian, gainera, Bai Euskarari Ziurtagiriak hemendik aurrera izango duen irudi berria aurkeztu zuten. "Proiektu dinamiko hau sorreratik eguneratzen jakin dugu. Ziurtagiriaren Elkartea sortu den une honetan bereziki agiriaren irudia eguneratu eta hobetu dugu", aipatu zuen Gutierrezek.

Ziurtagiria 2000ko ekainean sortu zuten eta bi urte beranduago hiru motako agiriak bereiztu zituzten: bidean, zerbitzua euskaraz etazerbitzua eta lana euskaraz. Ia 150 dira azken hori lortu duten enpresa eta entitateak, eta ia 500 zerbitzua euskaraz berma-tzen dutenak. Gehiengoak, oraindik, bidean agiria du. >a.z.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
DNGSuplementos
HOY
La revista ON, especial SAN FERMIN
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Trabajo | Hosting |