Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Azpeitiko ikastolek urte amaierako festa egingo dute

Karmelo Etxegarai ko haurren ikuskizuna 20.00etan hasiko da bihar kiroldegian

Ikasberriko ikasle, irakasle eta guraso guztiek suziria jaurtiko dute larunbatean, 11.00etan, ikastetxetik

Karmelo Etxegarai ikastolako gaztetxoenak atzo entseatzen aritu ziren kiroldegian.argazkia: k.f.

Kristina Fernández enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

azpeitia. Ikasturte amaiera iritsi da eta, urtero bezala, Azpeitiko ikastetxeek festak antolatu dituzte, urte guztian zehar eginiko lanaren ordain gisa. Karmelo Etxegarai ikastolak bihar egingo du jaialdia eta Ikasberri ikastolak, berriz, larunbaterako prestatu du egun guztiko egitaraua.

Karmelo Etxegaraik kiroldegian egingo du jaialdia eta 20.00etan hasiko da. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 1 eta 2. mailako ikasleen Akrobata ikuskizunarekin hasiko dute jaialdia. Ondoren, Haur Hezkuntzako 2. mailako haurrek Hiru txerritxoak eta otsoak antzeztuko dute eta jarraian, berriz, hiru, lau eta bost urteko umeek Abereen inauteriak eskainiko dute. Txikienen bi saioak amaitutakoan, haurrak beraien gurasoengana zuzenduko direla adierazi zuten arduradunek. Gurasoek kiroldegiko atarian egon beharko dute zain.

Aurtengo ikasturtean txapelketetan sariak jaso dituzten ikasleei omenaldi txiki bat egingo diete eta jaialdiarekin jarraituko dute. Lehen Hezkuntzako 1 eta 2. mailakoek Maitasun iturria egingo dute, 3 eta 4. mailako ikasleek Festan eskainiko dute eta, azkenik, 5 eta 6. mailakoek Taula plazaratuko dute.

Batxilerra amaitu duten ikasleei orlak banatuko dizkie ikastetxeak eta, aurtengo jaialdiarekin amai-tzeko, ikasle eta irakasle guztiak bilduko dira Urolaldeko ikastola maite abestia kantatzeko.

Parte-hartzailea Ikasberri ikastolak larunbatean egingo du festa ikastetxean bertan eta egun guztia iraungo duela adierazi zuten arduradunek. Suziria 11.00etan jaurti eta ondoren aurreskua dantzatuko dute. Goizean zehar, ikasleen emanaldiak eta jolasak, erakusketak, tailerrak eta bidezko merkataritza denda izango dira, besteak beste.

"Urtean zehar ematen dituzten ikasgaiak lantzen dira, aurten bertsoa izango da gehien eskainiko dutena. Bestalde, Batxilergoa egin dutenek proiektu bat garatu behar izan dute eta, festa honetan, praktikan jarriko dute bidezko merkataritza dendarekin", azaldu zuen Jaione Sagarzazu irakasle eta festako arduradun denak.

Ikasle, irakasle eta gurasoak 14.00etan bilduko dira bazkaria egiteko eta 15.00etatik 18.00etara haurrentzako puzgarriak izango dira. 16.30ean pilota partidak jokatuko dituzte eta, eguna amaitzeko, ikasleek prestatutako antzerkia taularatuko dute.

"Orain hiru edo lau urtera arte, maila bakoitzaren emanaldia eskaintzen genuen, baina zerbait desberdina eta parte-hartzailea izatea nahi genuen. Horrela, ikasle, irakasle eta guraso guztiak bildu eta egun osoko festa egitea pentsatu genuen. Oso gustura gaude", esan zuen Sagarzazuk.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
DEPORTESCopa
REAL UNIÓN-BETIS
El Real Unión se enfrentará al Betis en los octavos de final de la Copa del Rey
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Destacados
LA FRASE
Ikasleen emanaldiak eta jolasak, erakusketak, tailerrak eta azokak izango dira larunbatean Ikasberrin
Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |