|

Egia, gaztelerazko grafian idatzita utzi du Udalak.
"hizkuntza eskubideak Euskal Herri osoan urra-tzen dira eta administrazio guztiek egiten dute". Halaxe esan du Behatokiko lehendakari den Xabier Mendigurenek. Egoera honi konponbidea emateko tresna zuzen eta eraginkorra izan nahi du euskararen telefonoak. Iaz 973 biztanlek jo zuten Behatokiak doan eskaintzen duen zerbitzu honetara. "Eskubide urraketen berri eman duten herritarren kexak izan dira", azaldu du lehendakariak. Horietako 27, Donostiakoak izan ziren. Mendigurenen ustetan, herritarren jarrera gero eta aktiboagoa da hizkuntza eskubideen urraketen aurrean. Bestalde, "zenbait administraziok jarrera hobetu dute. Behatokiak helarazitako kexei erantzun dietenak gehiago dira".
Donostiarrek salatutako kasuak denetarikoak izan ziren. Gaztelania hutsean aurkitutako kartelak ziren batzuk: Altzan, Nerecan enpresako orubearen eta Elizasu auzoaren arteko espaloian egindako lanetan jarritakoak, adibidez. Groseko hondartzan bi zutoinetan ezarrita, honako oharra ikus zitekeen, biztanle baten esanetan: Espacio para clases de surf (gaztelaniaz soilik).
Mendigurenen ustetan, "erakunde publikoetan lan egiten dutenek euskaraz jakin behar dute herritarrek hizkuntza honetan aritzeko duten eskubidea bermatu dadin". Euskal Herriko udalerrietan hizkuntza politikaren inguruan Kontseiluak iaz egindako neurketaren arabera, Donostiako Udalak ez die langileei elebidun izan daitezen eskatzen. Biztanleek egoera hau ere salatu dute. "Egia auzoko udal kiroldegiko harreran zegoen pertsonak gaztelaniaz besterik ez zekien", aipatu du donostiar batek. Beste adibide bat, Antigua auzoko udal kiroldegian gertatu zen. "Atean zegoen pertsonari igerilekua zabalik ote zegoen euskaraz galdetu zion herritarrak. Atezainak, ordea, gaztelaniaz erantzun zion". Hori bera gertatu zen Donostiako Udaltzaingoak Easo kalean duen bulegoan. "Biztanle bat euskaraz zuzendu zitzaion langileari. Horrek ez zion ulertu nonbait eta handik aurrera erdara hutsean hitz egin zion herritarrari".
Donostiako Udalak eskainitako hainbat zerbitzu ere salatu dituzte Behatokiaren euskararen telefonoan, bakarrik gaztelaniaz izateagatik. "Iaz Internet bidez Donostiako inauterietako kartela aukera zitekeen. Euskarazko orritik sartuta, aldiz, botoa euskaraz ematea ezinezkoa zen. Errejistroa erderaz egin zitekeen bakarrik", esan du biztanle batek. Egoera bera beste bi donostiarrek aipatu zuten.
Gaizki idatzitako hitzak ere bildu ditu Behatokiak. Biztanle baten esanetan, "Altzako udal hilerriko sarreran dagoen errotuluan itsiera agertzen da, itxiera ordez. Zentzu honetan, Udalak Santa Katalina zubiko lurreko bide seinaleak berritzean, Egia auzoaren izen ofiziala errespetatu ez duela salatu du beste donostiar batek. "Gaztelaniazko grafiaz idatzi du".
Donostiako Euskara Patronatuak ez ditu kexa guzti hauek jasotzen. Biltzen dituenak, ostera, dagokion udal arloari pasatzen dizkio, hark erantzun eta, behar izatekotan, honek zuzendu ditzan. Behatokiaren esanetan, badira kexak eran-tzun dituztenak. "Kiroletako Udal Patronatuak piraguismoa euskaraz egiteko aukera eskaini zuen arren, ez zen taldea osatu eta izena emana zutenak gaztelaniazko taldean sartu zituzten". Erakundeak horren inguruko kexa bat jaso zuen eta Patronatuak ikastaroak egiteko beti gutxiengo bat behar dela eran-tzun zuen.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |