Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

EAE-ANVren ustez eskualdeak "bestelako herrigintza" nahi du

ezker abertzaleko kide eta hautetsiek larunbateko udal osaketetan azalduko direla esan dute

Eskualdeko EAE-ANVko hautetsiak, Soraluzeko agerraldian.Foto: j.l.

enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

soraluze. Debabarreneko EAE-ANV alderdiaren zerrendetako kide eta hautetsiek agerraldia egin zuten atzo Soraluzeko kiroldegian, beti ere, hurrengo larunbatean egingo diren udal osaketetan "dagokigun lekuak" okupatzera joango direla azaltzeko.

EAE-ANVko kideen esanetan, "Soraluzen eta Deban hautetsiok legalidade española ren onespena daukagun bitartean, gainontzeko herrietako kideak, kutsatu en teoriaren aitzakiapean, gure bailarako udalen osaketetatik kanpo laga nahi gaituzte".

Hala ere, ekainaren 16an, "eragozpen guztien gainetik, udaletxe guztietan izango gara, dagokigun lekuan", aitortu dute.

Gauzak horrela, eskualdeko EAE-ANVk "bestelako alderdiei eta baita gure hautetsien postua bereganatzeko aukera duten gainontzeko zerrendetako hautagaiei" dei zuzena egiten die "larunbateko udal osaketetan zinegotzi karguak hartzeari uko egin diezaioten".

Herritarrei dagokionez, berriz, "alderdiarengan jarritako konfiantzaren neurriko erantzuna ematen" saituko direla esan zuten EAE-ANVko kideek.

bestelako herrigintza Soraluzen bildutakoen ustetan, "azken udal hauteskundeetako emaitzak ikusita, eskualdeko milaka lagunek beste mota bateko herrigintzaren eta beste erako instituzioen aldeko apustua egin dute".

Hori dela eta, EAE-ANVko kideek datozen lau urteetan "benetako aldaketaren alde" lan egingo dutela azaldu dute, "eskualdeko herri guztien arteko kolaborazioa arlo ezberdinetan bultzatuz".

Amaitzeko, Debabarreneko ezker abertzaleak "konponbidearen aldeko ahalegina biderkatzeko eta prozesu demokratiko baten aldeko konpromisoa" berretsi zuen atzo Soraluzen. >j.l.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
VECINOSDonostia
CÁMARAS
Las de los autobuses de Donostia graban a infractores de tráfico
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Trabajo | Hosting |