Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Aste Berdea egingo dute Zumaian bihar hasi eta larunbatera arte

datozen egunetan hitzaldiak, zine foruma eta argazki rallya izango dira

Algorri Ezagutza Etxeko mintzaldietan Bizkaiko Golkoko baleak eta Euskal Herriko paisaiaz hitz egingo dute

Zumaiako Itzurun hondartza. Datorren larunbateko rallyan batek baino gehiagok aterako dio argazkia paisai honi. argazkia:a.l.

aINARA LOZANO enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

ZUMAIA. Zumaiako Udaleko Ingurumen batzordeak antolatuta, Aste Berdea ospatuko dute bihar hasi eta larunbatera bitarte, herritarrak ingurugiroa babesteak duen garrantziaz jabetu daitezen.

Hitzaldi guztiak 19.30ean, Algorri Ezagutza Etxean eskainiko dituzte. Lehenengoa biharkoa izango da eta Ambar elkarteko kide batek Balearen bila izeneko hitzaldia eskainiko du. Balearen bila proiektu berri bat da, hezkuntzaren bidez Euskal Herriko kostaldeko zetazeoen (izurde eta baleak) ezagupena eta kontserbazioa lortu nahi duena. Ambar elkarteak 1996. urtetik hona egindako ikerketa lana laburbiltzen du. Asteartean Euskal Herriko paisaiaren bilakaeraren inguruan hitz egingo du Jakoba Rekondok. Asteazkenean, berriz, mundu mailan ezaguna den geologo baten bisita izango dute zumaiarrek, Thierry Juteau zien-tzialariak itsasoko sumendien inguruko hitzaldia eskainiko du.

Aste Berdearen baitan zine forum saioa ere eskainiko dute ostegunean. Una verdad incómoda klima aldaketaren inguruko dokumentala ikusteko aukera izango da. Hitzordua 22.15ean Aita Marin izango da. Bestalde, gaztetxoek Zumaia garbia lehiaketan lanak aurkezteko epea amaituko da ostiralean.

RALLYAREN OINARRIAK Zumaiako Udaleko Ingurumen batzordeak argazki rally bat antolatu du larunbaterako. Zaletu guztiek izango dute bertan parte hartzeko aukera eta Zumaiako lurralde eremuan atera beharko dituzte argazkiak. Parte hartzeko izena turismo bulegoan eman beharko dute, larunbatean, 8.00etatik 9.00etara. Kameraren txartela deskargatzeko epea rallyaren egun berean itxiko dute, 19.00etan, izena emateko tokian. Txartelak, gehienez, 50 argazki eduki beharko ditu eta ekainaren 23a baino lehen argazkilari bakoitzak mezu bat bidali beharko du helbide honetara: foronda@zumaia.net, aukeratu dituen sei argazkien zenbakiak zehaztuz. Sari banaketa uztailaren 6ean izango da.

Astearekin bukatzeko, larunbatean, Hiri basatia haur antzezlana eskainiko dute 18.30ean, Aita Marin. Laguntasuna eta natura ba-tzen ditu eta sei eta hamabi urte bitarteko umeei dago zuzenduta.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
POLÍTICAMundo
LOS 90 AñOS DE 'BADIBA'
El cumpleaños del líder del apartheid se convierte en un acontecimiento mundial
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Destacados
LA FRASE
Thierry Juteau geologoak itsasoko sumendiak izango ditu mintzagai asteazkenean
Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |