Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Legazpin euskaltzale taldea jaio da

Legazpiko haurrak ZingiZango elkartearen berripaperaren 0 alea irakurtzen.

enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

E USKALTZALETASUNAK beti izan du indarra Legazpin. Euskal Txokoa euskara elkartea aitzindaria izan zen 80ko hamarkadan. Iñaki Zelaia eta Jokin Otaegi fraideek sortutako Hots aldizkariak eta Hoska irratiak ere zeresana eman zuten. Handik urte batzuetara, Ene bada! aldizkaria sortu zen. Euskara elkartea eta komunikabideak desagertu ziren arren, herriko euskaltzaleek lanerako prest jarraitu zuten.

Hala, Euskaldunon Egunkaria itxi zenean, egunkari berriaren aldeko talde indartsua sortu zen. Lanean jarraitzea erabaki zuten. 2004an erromeria antolatu zuten Goierriko Hitza egunkariaren sorrera bultza-tzeko. Ekimenak arrakasta izan zuen eta jarraitzea pentsatu zuten: urtero euskararekin lotutako egitasmo bati laguntzeko erromeria antolatzea, alegia. 2005ean Artajorran herri aldizkaria abian jartzeko egin zen eta 2006an ZingiZango web orria sortzeko. Azken honekin batera, izen bereko euskaltzale taldea jaio da. ZingiZango olako mailu handiak ateratzen duen hotsari dagokion onomatopeia da.

Euskara elkartea eta Internet ataria ostiralean aurkeztu ziren. Hasteko, Urbieta eta Ibarguren trikitilariek bi pieza jo zituzten. Gero, Aitor Irastortza ZingiZangoko lehendakariak elkartearen nondik norakoak azaldu zituen, Alberto Aranburuk herrian euskalgintzan orain arte egin den lana laburtu zuen eta Jose Luis Ugartek web orria aurkeztu zuen. Gainera, elkartearen berripaperaren lehen alea aurkeztu zuten. Hau hiruzpalau hilean behin argitaratuko da eta herriko etxe guztietan banatuko da.

Euskara elkarteari dagokionez, oraingoz ez dute helburu handirik finkatu. Euren nahia web orria elikatzea eta erromeria antolatzen jarraitzea da. Dena den, beste ekitaldi batzuk ere prestatu dituzte azkenaldian: Santa Ageda bezperan kantuan atera ziren, Urtatzazaharren baso-lanen erakustaldia eskaini zuten… Burdinola elkartean eta bertso eskolan ere lan egiten duten lagunek osatzen dute ZingiZango, baina erromeria garaian jende gehiago hurbiltzen zaie laguntzera.

Elkartearen atariak, www.zingizango.com, hilabete batzuk daramatza jada martxan. Behin behineko itxura du, baina urte bukaerarako berritu nahi dute. Edukiz aberatsa da: albisteak, salaketen eta iritzien atalak, argazkiak, agenda eta foroa ditu, besteak beste. Gainera, posta zerrenda bat dute eta dagoeneko ia 100 lagun daude harpidetuta. Albisteak-eta elkartekoek soilik argitaratu ditzakete, baina bizilagunek legazpikoweb @gmail.com helbidera bidali ditzakete euren ekarpenak eta gero web orrian jarriko dituzte.

Euskara elkarteak lehen pausoak ematen ari da oraindik eta zein bide hartuko duten erabakitzeko hausnarketa egiteko asmoa dute: helburu handiagoak jarri edo ez, jendearengana nola inguratu, herrian duten presentzia nola areagotu aztertuko dute besteak beste.

Asier Iriondo kideak argi du aurrerapausoren bat eman beharko dutela Legazpin euskararen erabilera suspertzeko. "Taldetxo bat gara, baina jakinmina piztu dugu jendearen artean", azaldu du. Bere ustez legazpiarrak halako ekimen baten zain zeuden. "Ene bada! itxi zenetik hamar bat urteko hutsunea egon da, baina jendeak antzerako ekimenen bat aurrera ateratzeko premia presente izan du beti".

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
SOCIEDADSalud
GRIPE
Osakidetza vacunará contra la gripe
a más de 130.000 guipuzcoanos
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Destacados
LAS FRASES
Dagoeneko ehun lagun inguru daude harpidetuta ZingiZango elkartearen posta zerrendan
Web orriak eduki asko ditu eta legazpiarrek euren albisteak eta argazkiak bidali ditzakete bertara
Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |