Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Benin herrialdeko haurrei laguntzeko zozketa jarri du abian HMG erakundeak

Irabazleak bi koadro , Barriola k sinatutako kamiseta eta Josebanafaria lortuko ditu

Barriolaren saria.argazkia: floreaga

enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

Azkoitia. Hirugarren Munduko Gazteak Gobernuzko Kanpoko Garapenerako erakundeak, zozketa antolatu du Beningo Porto Novoko kaleko umeen alde. Zozketa honen bitartez, Floreaga ikastetxeak Benin herrialdean salestarrek zuzentzen duten proiektu bati laguntza eman nahi dio.

Irabazleak bi opariz osatutako saria jasoko du. Alde batetik, Maite Agirre Krixpin , margolari azkoitiarraren bi koadro lortuko ditu. "Biek motibo etnikoak dituzte, Afrikako pertsonak eta paisaiak ager-tzen dira", adierazi zuten Floreaga ikastetxeko arduradunek.

Bestalde, Abel Barriola pilotariak sinatutako bere kamiseta bat eskainiko du, "kamisetan Azkoitiko JTM-HMG taldeari atsegin handiz, Abel Barriola idatzita du", gaineratu zuten. Azkenik, Azkoitiko Joseba Jatetxean bi lagunentzat bazkaria edo afaria ere irabazi ahal izango da.

Irabazlearen izena, uztailaren 24ko itsuen zozketaren azken lau zenbakien arabera erabakiko dute, eta erreserbakoa, berriz, uztailaren 26ko zenbakia duena izango da.

"Eskerrik asko gure laguntzaile guztiei eta, batez ere, Joseba Jatetxea, FK, Plaza Berri kirolak eta Euskadiko Kutxari", amaitu zuten Floreagako HMG erakundeko kideek.

'Q' saria, asteartean Floreaga Salestar ikastetxeak Kalitatearen Zilarrezko Q agiria jasoko du asteartean, Floreagan bertan egingo den ekitaldian. 2006ko abenduaren 19an jaso zuen saria, Donostiako Kursaal eraikinean, orain, ikastetxean bertan egingo da.

Ekitaldia 12.30ean hasiko da eta Jaurlaritza eta Euskalit erakundeetako ordezkariek izango dira. Ondoren, 13.00etan, On Bosco aretoan saio berezia eta agiriaren banaketa egingo dira. Ekitaldia bukatutakoan, hamaiketakoa eskainiko dute Iraurgi elkartean. >k.f.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
MIRARTE
LA ESENCIA MEDIEVAL
Hondarribia, la ciudad amurallada
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |