Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Herritarrak pilotalekura mugitu nahi dituzte

Azpeitiko erremonte txapelketako garaileen izenak uztailaren 6an jakingo dira

Izarraitz pilotalekuan jokatuko dira partidak eta ekainaren 15eko kanporaketarako sarrera doan izango da

Azpeitiko Erremnte txapelketan parte hartuko duten kirolariak.argazkia: ainara garcia

Kristina Fernández enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

Azpeitia. Azpeitiko VIII. Erremonte txapelketa antolatu du Udaleko Kirol sailak, Hernaniko Galarreta pilotalekuko arduradunen laguntzarekin. Lehiaketa honetan, errendimenduzko kirolean tokia aurkitu nahian dabiltzan bailarako erremontista ugarik hartzen dute parte. Antolatzaileek ikusleen indarra eta eragina kirolarientzat eta txapelketarentzat ezinbestekoa dela nabarmendu zuten.

"Izarraitz pilotalekura mugitu nahi ditugu herritarrak. Jende gaztea dira parte hartzen ari diren erremontistak eta ikusle gehiago behar dira. Guk, gure aldetik, gauza asko egin dugu Erremonte txapelketa honen alde eta herriaren erantzuna jaso nahi dugu orain", adierazi zuen Kandido Mitxelenak, Kirol Batzordeburuak. Gainera, ekainaren 15ean jokatuko den kanporaketarako sarrera doan izango dela aurreratu zuen.

Galarretako gerentea den Juan Antonio Ercillak azaldu zuenez, "erremontea Azpeitian etxean bezala sentitzen da -herriko kirolari kopuru handiagatik- eta sortzen duen guztiagatik badakigu luzerako edo betiko iraungo duela".

Azpeitiko Erremonte txapelketa orain zortzi urte bailarako kirolari gazteen lorbide bezala sortu bazen ere, aurten parte hartuko duten erremontistak beteranoak direla azpimarratu zuten lehiaketako arduradunek. "Gazteak dira, baina ez hasiberriak, izan ere, hirurek bakarrik egingo dute debuta aurten. Bestalde, %80 bertakoak dira, azpeitiarrak edota inguruko herrialdeetakoak", esan zuen Enrique Elizalde Galarreta pilotalekuko intendenteak.

Etxeberria IV.a, Badiola, Agirresarobe, Etxezabal, Zulaika, Jon, Matxin III.a, Zubizarreta, Matxin IV.a, Urko, Bereziartua, Gaztelu, Uterga, Agirrezabala, Sarasua eta Aizpurua II.a dira txapelketa joka-tzen ari diren erremontistak eta aurtengo txapeldunak uztailaren 6an ezagutuko dira.

Bestalde, profesionalen partida bat ere izango da ikusgai finaleko egunean bertan, Ezkurra eta San Miguel Zeberio II.a eta Iriarte bikotearen aurka arituko dira. "Herritarrak animatu nahi ditugu pilotalekura joan eta gazteei indarra eman dezaieten", amaitu zuen Elizaldek.

Ibilaldi neurtua Bestalde, bestelako kirol batekin gozatzeko aukera ere izango dute gaur azpeitiarrek Lagun Onak Mendi Bazkunaren eskutik. Helduen XVIII. Ibilaldi Neurtuarekin, jardunaldiaren antolatzaileek, mendizaletasunaz gain, herriko mendiak ezagutarazi nahi dituztela azaldu zuten.

Irteera Lagun Onak elkartearen egoitzatik egingo da. Lehendabizikoa 7.00etan izango da eta azkena 8.30 inguruan. Urraki, Ernio, Gazume, Lasao, Erlo eta Xoxote igaro ondoren, mendizaleek 14.30 eta 17.30 bitartean iritsi beharko dute berriro Azpeitira. Amaieran, parte hartzaile bakoitzari oroigarri bat emango dio Lagun Onak elkarteak.

Izen emateak 12 euro kostatuko du eta ibilaldia hasi baino ordu erdi lehenago eman ahal izango da izena. Partaideak izena eman bezala joango dira irteten ibilaldian eta hasieran emandako txartela, kontrol postu guztietan erakutsi beharko da zigilua jartzeko.

"Ibilaldia ondo seinalatuta egongo da eta, hesiak pasa ondoren, itxita uztea eskatzen dugu", esan zuten antolatzaileek.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
POLÍTICAMundo
LOS 90 AñOS DE 'BADIBA'
El cumpleaños del líder del apartheid se convierte en un acontecimiento mundial
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Destacados
LA FRASE
Lagun Onak Mendi Bazkunak antolatutako Ibilaldi Neurtua 7.00etan aterako da egoitzatik
Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |