Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Iraunkortasuna garatuz

enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

ASKO hitz egin da azkeneko hauteskundeetan Agenda 21en garapenari buruz. Alderdi politiko gehienen herri programek Tokiko Agenda 21 sustatzea eta bertan herritarren parte hartzea indar-tzea jasotzen zuten, azkeneko hau izan baita Agenda 21 programari egin dioten kritika nagusiena.

Izan ere, Tokiko Agenda 21 Udalerriaren Plan Estrategikoa gara-tzeko dokumentua da. Udalerriko ingurumen, ekonomia eta gizarte politikak integratzen ditu irizpide iraunkorrak erabiliz. Ordezkari politikoek, udaletako langile teknikoek, eragileek eta hiritarrek parte hartu eta erabaki adostuak hartu ostean sortu behar dena.

Euskal Autonomia Erkidegoan bezala, prozesu hau ezartzen duen udal bakoitzean Agenda 21ak bere erritmoa edo garatze modua izan ohi du. Oarsoaldean ere, 2004ko hasiera fasetik, udal bakoitzak bere kasa garatu du prozesua, bakoitzaren baliabide eta aukeraren arabera.

Adibidez, Errenteriak 2005ean Iraunkortasunerako Udal Diagnostikoaren Zirriborroa onartu zuen. Ondoren, 2006an, Errenteriako Iraunkortasunerako Ekintza Plana onartu zen Udal Osoko bilkuran. Onarpen hau jaso ostean, aipatu planetik lehentasunezko ekin-tzak zehaztu ziren, hauekin Ekin-tza Planaren Jarraipen Plana osatuz.

Bestalde, Lezoko Udalak 2005ean onartu zuen Iraunkortasunerako Udal Diagnostikoaren Zirriborroa. Hurrengo urtean, 2006ean, Lezoko Iraunkortasunerako Ekintza Plana osatu eta onartu zen. Errenteriaren kasuan bezala, Lezoko Ekintza Planetik Lehentasunezko Ekintzak hautatu ziren, Lezoko Ekintza Planaren Jarraipen Plana osatuz.

Pasaiako Udalak, Errenteria eta Lezoko udalekin batera, 2005ean Iraunkortasunerako Udal Diagnostikoaren Zirriborroa onartu zuen. 2006an Iraunkortasunerako Ekin-tza Planaren osaketa lanarekin hasi ziren. Une honetan Plan hori osa-tzeko lanean ari da Udala.

Guztietan aurreratuena Oiartzun da. Udaltaldearen sorreran, Oiar-tzungo Udalak urteak zeramatzan Agenda 21aren prozesuan. Izan ere, Oiartzunek 2002an onartu zuen Iraunkortasunerako Udal Diagnostikoa eta 2003an Oiartzungo Iraunkortasunerako Ekintza Plana. Ordutik hona, ekintza planean jasotako hainbat ekintza egin dituzte, urte amaieran egin ohi den ebaluazioan ikusi ahal izan den bezala. Oiartzunen aurrera eramandako ekimen adierazgarri bat 2004. urtean Agenda 21en Aholku Kontseiluaren sorrera izan zen, gaur egunera arte iraunkortasunaren bidean lanean jardunez.

Bestalde, Oarsoaldeako Udaltalde 21ak bere partaidetza mekanismoak mantentzen jarraitzen du. Herri bakoitzean ezarrita dagoen buzoi berdearen ikuskatzea, Udaltalde 21en helbide elektronikoa (agenda21@oarsoaldea.net) eta doako telefonoaren (900 507 088) arreta zerbitzua.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
POLÍTICAMundo
LOS 90 AñOS DE 'BADIBA'
El cumpleaños del líder del apartheid se convierte en un acontecimiento mundial
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |