|

hernani. "Ezin izan dugu ez konfirmatu eta ezta gezurtatu ere, baina jakin dugu Diputazioaren asmoa dela azken unean eta presaka Hernaniko Arau Subsidiarioak onar-tzea". Eusko Abertzale Ekintzaren belarrietara iritsitako albiste horren inguruan prentsaurrekoa eman zuen alderdiak ostiral ilun-tzean Hernaniko kultur etxean.
Marian Beitialarrangoitia alkatetzarako hautagaiak azaldu zuenez, "hasteko salatu nahi dugu Foru Aldunditik ez zaigula inolako argibiderik ezta biderik eman ere bilera bat egiteko eta ez zaizkigula telefonoan jarri, eta hori dela eta ezin dugu albistea konfirmatu edo ezeztatu".
Beitialarrangoitiaren hitzetan, "Udala eta Diputazioa funtziotan daude eta egoera horretan ez da zilegi horrelako erabaki garrantzitsuak hartzea". "Gurekin hitz egin eta bildu nahi ez izateak argi erakusten du orain arteko jarrera, gauzak herriari bizkarra emanez egitea", gaineratu zuen. Amaitzeko aipatu zuenez, "Arau Subsidiarioen gaian Hernaniren etorkizuna dago jokoan, beraz, zergatik presa hori? Zerbait ezkutatzen al dute akaso?". >a.h.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |