|

Maite Berazadi eta Peio Errazkin, Musika eskolako ikasleekin, ostiraleko kontzertuaren ondoren.
Hondarribiako musika eskolak ikasturte amaierako kontzertu zikloari ekin zion ostiral arratsaldean, Zuloaga etxean egindako emanaldi xumearekin. Baina aldi berean, ospakizun berezia izan zen kontzertu hau, hondarribiar familia baten eskuzabaltasuna eskertu nahi izan baitzuten.
Peio Errazkin, 66 urteko arkitektoak eta bere emazteak, Irungo Txingudi ikastolako langile den Maite Berazadik, beraien etxeko pianoa musika eskolari ematea erabaki dute berriki. Errazkin eta Berazadi musikazale amorratuak dira, "batez ere, abesbatza musikarenak", esan du Peio Errazkinek.
"Gure familietan musika beti oso gertutik bizi izan dugu. Nire amaginarreba, Maiteren ama, pianista zen, eta bere aitona, Iruñako Larreatar bat, musikari eta akademikoa. Nik neuk ere osaba bat tenore bakarlaria nuen, besteak beste, 40.eko hamarkadan Guridiren Mirentxu opera Donostiako Kursaal zaharrean estreinatu zuena", azaldu zuen Peio Errazkinek.
Peio Errazkin eta Maite Berazadik, musikazale izanda, txikitan beren semeengan arte honekiko grina sortuko zenaren esperantza bazuten, baina ez zen hala suertatu. "Zer egingo diogu", esan zuen Errazkinek irribarrez. Honela, urte askoan etxean eduki dute pianoa "berri berria eta nork joko zain".
"Norbaitek piano hori ez astin-tzea pena iruditzen zitzaigun, ez baikenuen musika tresna hau etxea apaintzeko helburuarekin erosi bere garaian, inola ere", azaldu zuen Peio Errazkinek.
Horregatik, berehala otu zitzaien Errazkin eta Berazaditarrei etxeko pianoa Hondarribiako musika eskolari ematea, "beraiek guk baino probetxu handiagoa aterako diotelako eta, azken finean, guk erosi genuen helbururako balio izango duelako: gure semeek musika ikasi ez badute ere, besteen semeek ikasteko balio izateak poz handia emango digu", azaldu zuten Peio Errazkin eta Maite Berazadik.
Familia hondarribiar honen ustez, "zoritxarrez, musika eskolek, nonahi egonda ere, beti izaten dituzte eskasiak eta honelako laguntza jasotzea ondo datorkie."
benetan lagungarria
Anima dadila jendea
Musika eskolako arduradunek eta ikasleek, "esker on handiz" hartu dute instrumentu berri hau. Arantxa Arzak, Hondarribiko musika eskolako gerentearen hi-tzetan, "honelako ekimenak ez dira batere ohikoak eta Errazkin Berazadi familiak eman digun pianoa oso ondo etorriko zaigu, beti izaten baitira beharrak eta pianoa ez da tresna ez merkea ez eta edozeinen etxean sartzeko modukoa".
Peio Errazkin ustekabean harrapatu zuen egunkari honek beren ekintzari buruz interesa azaltzerakoan: "Oso naturalki egin dugun gauza izan da, ez dut uste garran-tzia handiegia eman behar zaionik. Ez genuen inolako protagonismorik izan nahi", esan zuen.
"Hala ere, jende gehiago honelakoak egitera animatzea lortzen badugu, pozik egongo gara", amaitu zuen Errazkinek.
Errazkin-Berazadi familiari eskerrak emateko balio izan zuen kon-tzertuaz gain, datozen egunetan, astearte honetan, hilaren 14 eta 15ean eta 17tik 22ra, ikasturte amaierako audizioak ematen jarraituko dute musika eskolako ikasleek, Paradorean , Amuteko auzo elkartearen egoitzan eta Zuloaga etxean, besteak beste.
Datorren urtean, agian, pianista berririk ere izango da bertan.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |