Diario de Noticias de Gipuzkoa

Gipuzkoa      España/Mundo

"Etxeko sagarra erabiltzen saiatzen naiz eta ilargiaren gorabeherak errespetatzen ditut"

juan mendizabal astigarragarrak 40 urte daramatza sagardoa egiten alaben laguntzarekin

enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

donostia. Pozik eta hunkituta ageri zen atzo Juan Mendizabal astigarragarra, Donostiako Euskal Gastronomiaren Anaiartean. Izan ere, sagardogintza lanetan lau hamarkada igaro ostean, urteko Gipuzkoako sagardorik onena egin duela aitortzen duen saria jaso zuen. "Sinestu ez dezakedala nago. Emozionatuta", azaldu zuen, buruan txapela eta eskuetan matxaka -edaria egiteko tresna- baten irudia zituela.

Orain dela 40 urte erabaki zuen Mendizabalek sagardoa egiten hastea, baserrian jasotako uztari etekina ateratzeko asmoarekin. "Nik neronek ikasi nuen eta horretan jarraitu izan dut. Etxeko sagarrarekin hasi nintzen, hasiera batean, sagardo pixka bat egiten. Gero eta gehiago produzitzen joan nintzen eta beranduago sagardotegia handitu nuen", gogoratu zuen.

Gaur egun 80.000 bat litro prestatzen ditu urtero Mendizabalek. Erretegia ere zabalik izaten du urte guztian zehar. "Txotxetik ere ematen dut, jendea gustura ibiltzen da", jakinarazi du, irribarretsu. 64 urteko sagardogile beteranoak, dena den, alaben laguntza izaten du langintza horretan; Arantxak sukaldearen ardura darama eta Nekanek, berriz, zerbitzari lanetan laguntzen dio. "Ahal dugun bitartean hor jarraituko dugu", aurretaru zuen.

Sariak, gainera, "ilusio berezia" egin zion. "Niretzako baino, familiarengatik gehiago, egia esan", azaldu zuen. Izan ere, Juan ez da "publikoan produktua presentatu zale". "Alabek lagundu didatelako aurkeztu dut sagardoa", esan zuen. Astigarragan beste sari bat ere irabazia da Mendizabal orain dela hogei bat urte.

Dena den, urtetako lanaren errekonozimendua da atzo jasotako saria Juan Mendizabalentzat. "Sekretu handirik ez dago! Baina pixkanaka-pixkanaka, lehengo tresnekin, hor aritzen gara. Egurrezko kupelak mantentzen ditut, baita ere, bestelakorik era badaukadan arren. Ahal dena etxeko sagarrakin egiten dugu, eta ilargien gora beherei ere adi egoten naiz", ezagutzera eman zuen. >j.i.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
POLÍTICAMundo
LOS 90 AñOS DE 'BADIBA'
El cumpleaños del líder del apartheid se convierte en un acontecimiento mundial
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |